Alai bedi: EZKONTZA HOMOSEXUALA (Armentiako 1. batxi)
Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!
Miamiko irakasle bat lanetik bota dute beste emakume batekin ezkontzeagatik. Ikastetxe hau katolikoa da, horregatik neurri zorrotz horiek hartu zituzten. Armentiako 5 gazte elkartu dira gai honi buruz eztabaidatzeko eta beraien argudioak eman dituzte bakoitzaren ideia defendatzeko. Batzuk, uste dute gaur egungo egoerak kontuan hartuta ez dutela lanetik bota behar, hau da, bere bizitza pribatua ez duela kaltetzen ikastetxeko egoera. Besteek aldiz,egoera hori ezin dela onartu uste dute, ikastetxeko arauak bete behar dituela eta ondo dagoela zuzendaritzak hartu duen erabakia.
Parte hartzaileak: Ane Ruiz de Pinedo, Nekane Llanos eta Naroa Velasco.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!