Zuria Beltzez: 452 : ilunsenti argitsuak
Beti guk uste duguna baino beranduago izaten da, nahiz eta hau onartzea asko kostatzen zaigun. Orainaldia da ziur daukagun gauza bakarra, eta oraina ospatzeko, azkenaldian deskubritu ditugun kanta bereziak bildu ditugu. Gaurko programan aditu ditugun estiloen artean funk psikodeliko instrumental turkiarra, doo-wop ahots ariketa arin bat, R&B atsekabetua, funk-soul bortitza, garage sutsua, folk bakezalea, rock psikodelikoa, funk izerditsua, garage revival garaikidea, latin funk maitagarria, afro-latin-rock psikodeliko bitxia, dancehall deabrotua eta azkenik, reggae gogobetegarri asetua. Goazen!
0- Özdemir Erdoğan – Uyanış 1- The King Sisters – Lovin’ up a storm 2- Betty O’Brien – She’ll be gone 3- The Barrino Bothers – The bad things (you said to me) 4- The Wrongh Black Bag – I don’t know 5- Spontaneous Generation – Up in my mind 6- Colonel Bagshot – Six day war 7- Mijal & White – I’ve been you 8- Rickey Calloway & his Tennesse Band – Get it right 9- The Wyld Gooms – You did me wrong 10- La Tribu – No te quiero más 11- Grupo Geyser – Superlombriz atómica 12- Horace Andy – This must be hell 13- Owen Grey – I am satisfied
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!