Zuria Beltzez: 439 : diskofilo anonimoak
Merezi duten soinuei eskainitako ordubeteko sesio eder berri batekin gatozkizue. Gaurkoan ere, musika popularren altxorren kutxatik hainbat harribitxi berezi berreskuratu ditugu zuentzako. Programa honetan jarri ditugunen artean, funk sitareduna, rockabilly bihozmindua, jazz scat bikaina, funk gogotsua, garage-punk zaratatsua, funk-soul sendoa, R&B garage bertsio jator bat, northern soul perla erraldoi bat, psikodelia ameslaria, afro-disco doinuak, soinu kubatar iraultzaileak, lovers-rock reggae maitagarria, eta amaitzeko, izki larriz idatzitako REGGAE abesti itzela. Partekatu gurekin musika bikainarekiko menpekotasun osasuntsua!
0- Ananda Shankar – Dancing drums 1- Whitey Gallagher – Searching (I’m always looking) 2- Ella Fitzgerald – How high the moon 3- Baby Jean – If you wanna 4- The Monsters – I’m a stranger to me 5- Mojo & his Chi 4 – She’s a whole lot’s a woman 5- Dino & the Dell-Tones – Sticks & stones 6- Melvin Hicks & the Versatiles – The intruder 7- Don Williams & the Exchange – Soul meeting 8- Andy Forray – Dream with me 9- Marumo – Khomo tsaka deila kae? 10- Grupo de Experimentación Musical del ICAIC – Cuba va! 11- Conjunto Los Latinos – Quemando 12- The Heptones – Hard to confess 13- The Gaylads – I love the reggae
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!