Klask!: 2/02 │ Nobedade Kutxa eta Johnny Nash, the soul singer
Aste honetan Nobedadeen Kutxa arakatzeari ekin diogu. Eta bertan Stone Foundation taldearen azkenengo iraupen luzekoari, “Is Love Enough?” diskoari tarte berezia eskeini diogu. Gure artean Mango Hills Recordsen azkenak (Barrio Joyride, J&J eta Scone Cash Players) ere izan ditugu. Ikebe Shakedown taldearen instrumental ederra entzun dugu eta bitxikeria polit bat: Henry Nelson.
Saioren bigarren zatian, ordea, Nekrofilia sekzioa izan dugu. Pasa den astean hil zen Johnny Nash eta bere omenean hainbat abesti sastatu ditugu Klask!en. Batez ere reggeari lotutako artistatzat hartu ohi da Johnny Nash baina ibilbide oparoa izan zuen 50. hamarkadaren amaieratik aurrera eta, noski, soularekin eta R&Barekin harremana izan zuen. Interesgarriak suertatzen dira, batez ere, Warner Bros, Groove, Argo eta MGM disketxeekin argira eman zituen 45 bira-minutukoak. Hortaz, hori bera izan dugu hizpide: Johnny Nashen soul pilulak.
Hot Barbeque – Jack McDuff
Cool It – Barrio Joyride
Giving Up On Love – J&J
Old Faithful – Scone Chash Players
Adonai – Ikebe Shakedown
El Amor Es Un Bicho – Henry Nelson
Freedom Starts! – Stone Foundation
Hold On To Love – Stone Foundation feat. Durand Jones
Is Love Enough? – Stone Foundation
Let’s Move and Groove (Together) – Johnny Nash
World of Tears – Johnny Nash
I’m Movin’ On – Johnny Nash
What Kind Of Love This – Johnny Nash
Strange Feeling – Johnny Nash
Love Ain’t Nothin – Johnny Nash
Good Goodnes – Johnny Nash
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!