Anakrusa: 1×02 New Orleanseko Jazz-a Vol.I
Programa honetan Jazzaren bihotzera bidaiatzen dugu. New Orleansera goaz, edo, hobeto esanda, New Orleans guregana dator bertako musika eta kultura bertan bizitzen egon diren bi lagunen eskutik.
Second lines, brass bands eta bertan jotzen duten pertsonai eta taldeei buruz hitz egingo dugu.
Musikaren historia aldatu zuen eta gaur egun ere bertako biztanleengan bizirik mantentzen den estilo bat sortu zuen hiriko soinu-paisaian barrena goaz.
Jarritako musika:
PIGEON TOWN STEPPERS SOCIAL PLEASURE CLUB SECOND LINE. APRIL 17, 2022 NEW ORLEANS, LOUISIANA. (2)
Doreen Ketchens – House of the Rising Sun
Little Richard – Tutti Frutti (1956)
Chloe Feoranzo – He ain’t got rhythm 4K
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!