Alai bedi: 171. Alai Bedi: Argantzuneko udalekuak Hala Bedira bisitan (handiak)
Kaixo entzule!!
Trebiñuko udalekuetara hiru aldiz bisitan joan ondoren, gaurkoan beraiek etorri zaizkigu gasteizko estudioetara. Handien taldeak egindako irratsaioa duzu hemen beheko PODCAST horretan. Gauza pila bat eskaini dizkigute. Albiste batzuekin hasi gara, gero Xabi historialaria elkarrizketatu dugu eta erromatarrei buruz ikasi dugu, amaieran esperimentu baten berri eman digute, ipuin gomendioa… Esatari txiki handi hauei amaitzen ari zaizkie udalekuak… eta Alai Bedirentzat ere oporrak datoz! Ondo pasa udara, entzule maite!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!