Alai bedi: 146. Alai Bedi: Marvellous, Alazne, Izaro, Peio eta Uxue E.
Kaixo! Ikasturte berri on!!
Hementxe duzu 2017-2018ko Alai Bediren lehen saioa. Bost neska-mutil izan genituen, guztiak artistak, etxetik gauzak prestatuta ekarri zituztenak, eta bestalde… elkarrizketa bat egin genuen! Nori? Josu Santamarina arkeologoari! Eskerrik asko Josu!!
Espero dugu irratsaio hau gustatzea, aurten gure irratsaioan apuntatu nahi baduzu (6-12 urteko pertsonak) helbide honetara idatzi dezakezu informazio eske: alaibedi@halabedi.eus
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!