Zabalgana auzoan, hezkuntza publiko duina eta kalitatezkoa eskatzen dugu
Zabalgana, gaur egun, Gasteizko auzorik jendetsuena da, 29.000 biztanletik gora ditu. Auzokide asko, Zabalganako Institutua erreferentziazko ikastetxe publiko gisa duten gazteak dituzten familiak gara. Ariznabarra auzoan ikasten dutenak ere gehitu behar ditugu, institutua ere erreferentziazkoa daukatelako.
Zabalganako institutua DBHko 7 lineako bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko gisa proiektatu zen 2018an. Gaur egun, eta bigarren urtez jarraian, 8 lerro ditugu DBHko lehen mailan, eta 2024-2025 ikasturterako 9 edo 10 lerro aurreikusten dira. Hala bada, datorren ikasturtean ez da behar adina gela egongo aurreikusitako ikasle guztiak egoera egokian artatzeko.
Zabalganak bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko bakarra du, eta, gaur egun, egokitzen ari da instalazio berriekin, laborategiekin, liburutegiarekin eta abarrekin. Zuzendaritza- eta irakasle-talde gaztea du, ilusio handiz eta proiektu berriei ekiteko gogoz, gazteak gure gizarteak ezartzen dituen erronka berrietarako formatzeko eta prestatzeko. Talde bizia da eta lanerako gogo handia du.
Auzoko hezkuntza-komunitatea harro gaude institutuaz, eta uko egiten diogu honi:
• Hezkuntzan kalitatea galtzeari adabakiak jartzen direlako, gelak zatikatzen direlako, edo gela gehigarriak kentzen direlako.
• Ikasleek hautazko ikasgaiak jaso ezin izateari, espazio egokirik ez izateagatik.
• Institutu hau erreferentzia duen ikasleak auzotik atera behar izateari edota institutuan plazarik gabe geratzeari.
Institutuko matrikulazio-aldia laster denez, aurreko puntuak errespetatuko dituen irtenbide bideragarri bat eskatzen dugu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin hitz egiteko eta lankidetzan aritzeko prest gaude, baina beti gure gazteek auzoan hezkuntza publikoa, doakoa, laikoa, euskalduna eta kalitatezkoa izateko duten eskubidea lehenetsiz.
Dokumentu hau sinatu dutenak:
Zabalgana BHIko Mendibea guraso elkartea
Aldaialde HLHIko Aldaiaberri guraso elkartea
Mariturri HLHIko Mariturri guraso elkartea
Zabalgana HLHIko Amezti-Txiki guraso elkartea
Zabalgana BHIko zuzendaritza
Aldaialde HLHIko zuzendaritza
Mariturri HLHIko zuzendaritza
Miguel de Cervantes HLHIko zuzendaritza
Zabalgana HLHIko zuzendaritza
Denon Eskola (EHIGE)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!