Takoiekin Euskararen eta Camp azpikulturaren alde
TAKOIEKIN EUSKARAREN ETA CAMP AZPIKULTURAREN ALDE
Beste behin, KORRIKA etorriko da Euskal Herrira euskara, gure hizkuntza, aldarrikatzera. Gu, Lumagorriko kideok, oso KORRIKAzaleak garenez, kilometro bat erosi dugu Gasteizen euskara babesteko. Baina gure kilometroa oso berezia izango da, kilometro trabestia, takoidun zapatak jantzita egin beharrekoa. Zergatik takoiekin? Gal diezagukezue. Erantzuna erraza da, Mariken kulturari omenaldi xume bat eskeini nahi diogu keinu honen bitartez, Camp azpikulturari egindako ekarpena hain zuzen ere.
Camp azpikultura umorea da, ironia da, gehiegikeria. Camp hutsalkeria da, arrunkeria, artifizialtasuna, arrandia. Camp-a masa-kulturari burla egitea da. Horregatik, kultura tradizionalaren aurkako kontrakulturatzat hartzen dugu, kultura tradizionala heterozentratua, binarista, matxista eta patriarkala delako. Campetik guztiz kontrakoa!
Gogoratu nahi dugu, 1969an, Nueva Yorkeko Stonewall Innen gure aizpa trabestiak poliziaren eta sistemaren kontra oldartu zirela, adreiluen jaurtitzearekin hasi ziren garaiko istiluak. Hantxe hasi zen gaur ezagutzen dugun LGTB eskubideen aldeko iraultza, orduko trans eta trabestiei esker.
Gure garaian, Camp azpikulturak bizi-bizirik jarraitzen du. Agian, ezagunenak drag ikuskizunak dira. Hor, genero-rol patriarkalei, portaera normatiboari eta konbentzionalismoari barre egiten diote. Camp azpikultura betidanik oxigeno-baloia izan da maritxuentzat, bereziki homosexualitatea eta transexualitatea legalki eta sozialki jazartuta zeudenean. Vampirella, Barbarella, El mago de Oz, Jesucristo Superstar, Priscilla Reina del Desierto… horiexek dira pertsonaien eta antzezlanen azpikultura horrek sortu dituen abidibe batzuk. Hurbilago, Miguel de Molina eta kopla, edo 80ko hamarkadako Ocaña ditugun trabestismoaren figurak aldarrika ditzazkegu.
Garai bateko jazarpen-politikoaz hamarkada eskas batzuk pasatu dira, baina inoiz baino beharrezkoa da trabestismoa gaur egungo jendartean. Gauero, normatibitateari aurre egiten, drag mugimenduak ezinbesteko aktibismoa egiten jarraitzen du. Generoa apurtzen, binarismoa apurtzen, ikusleen aurrean, argi eta garbi esaten gizarte normatibo hori ez dela berea. Ez dutela erasoekin bat egiten. Ez dutela gaizkiderik. Jendarte libre bat aldarrikatzen dugu, normatibitatea apurtu duen jendarte libre nahi dugu, normatibitatearik gabe, identitate guztien iseriketa den jendarte baten alde lan egiten dugu..
Drag mugimenduak, heteropatriarkatuaren kontra borrokatzeaz gain, komunitatea sortzen du. Zoritxarrez, kapitalismo arrosak, patriarkatuari, gure azpikultura erosi eta saltzeko mehatxatzen digu. Horregatik, gure komunitatea defendatu egin behar dugu. Ezin diogu baimena eman kapitalismoari, euro gutxi batzuen truke. Ezin dugu ahaztu performance horiek arma bat direla aktibismoa egiteko, ez direla beste produktu-komertzial bat kontsumitzeko. Gure azpikulturaren atal bat da, bazterretatik sortuta, erasoetatik, askatasun ohiu bat bezala queer-en alde, alternatiboaren alde, desbideratutaren alde; zuzen zenaren kontra, bide normatiboaren kontra. Jakina!
Eta hau guztia, euskeraz egin nahi dugu, bazterrak euskaldunak nahi ditugulako, euskeraz aldarrikatu, euskeraz abestu, euskaraz jantzi eta euskeraz biluztu, euskeraz musukatu eta euskaraz jazarpenaren aurrean oldartu nahi gara, euskeraz txortan egin eta euskeraz lumak astidu nahi ditugu. Gure izaera eta nortasunaren merkatilizazioan gauden honetan, euskaraz babestu nahi ditugu gure desio eta nortasunak. Kapitalismo arrosaren aurrean altxatu egiten den oilategi euskalduna da gure apostua.
Horregatik, guztiok Korrika takoiekin kilometrora joan behar gara! Gure hizkuntza defendatzeko, gure euskal kultura aldarikatzeko eta gure Camp azpikultura ikusgai egiteko. Zuen zain egongo gara, hurrengo apirilaren 14an, Gasteizen. Takoiekin, noski!
Hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!