Osasun publikoa defendatu behar dugu
Pasa den astean, etxeko buzoian bazegoen nire senide bati zuzendutako Osakidetza gutun bat. Gutun-azalaren barruan jarraibide batzuk eta hodi txiki bat zeuden Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programaren materialak ziren. Niretzat ez zegoen ezer. Izan ere, dagoeneko, adinagatik, pasatzen naiz detekzio goiztiarreko programa horretatik . Adin batetik aurrera, detekzio goiztiarreko beste programa batzuetan ere ez naiz sartzen. Hala nola zitologiak, menopausiako berrikuspenak eta mamografiak, besteak beste
Gizonen kasuan, adin batetik aurrera, prostatako minbizia goiz detektatzeko programan ere ez dira kontuan hartzen. A ze ironia! Zenbat eta behar gehiago izan orduan eta zerbitzu gutxiago jaso.
Utzikeria horretaz gain, gaur egun, EAEko eskualde askotan protestak egiten ari dira (gehienak Tokiko Pentsiodunen Mugimenduak bultzatuta), dauden osasun-zerbitzuak desegiteari aurka egiteko. Lehen Mailako Arreta, Anbulatorioak, Larrialdiak eta abar. Horregatik, kezkatuta gaude OSAKIDETZAk gutxieneko aurreikuspen egin duelako lehen mailako arretan behar diren osasun-langileak. Osasun-langile horietan langile geriatrikoak kontuan izan beharko dituzte ere bai.Aldi berean, aipatu behar ditugu lan-egonkortasuna eta lan-baldintza duinak.
Gasteizen oso kezkagarria suertatzen zaigu behar- beharrezkoak diren zerbitzuak ixtea, hala nola SAN MARTINen ETENGABEKO ARRETAKO PUNTUA (EAG) eta Santiagoko larrialdi-zerbitzua.
Kontuan izan behar dugu, LEHEN MAILAKO ARRETA da Euskal Osasun Sisteman sartzeko atea. Horren funtsezko helburuen artean daude osasunaren prebentzioa eta sustapena, tratamendua, errehabilitazioa eta bizitzaren amaierako asistentzia. Horregatik, beharrezkoa dira familiako medikuek eta lehen arretarako osasun-langileak. Haiek dira gure inguru pertsonalak eta familiarrak ondoen ezagutzen dituztenak. Haiekin tratu hurbilekoa eta presentziala izatea eta sustatzea behar dugu ,horrek gizarte osoan eragin positiboa izango baitu.
Herritarrok oro har, irmo babestu behardo ditugu OSAKIDETZAko langileak egiten ari diren edo garatzen ari diren mobilizazio guztiak, OSASUN PUBLIKOA, UNIBERTSALA, DOAKOA, KALITATEZKOA ETA HERRITAR GUZTIENTZAT defendatzeko. Otsailaren 25ean Osakidetza langileekin batera mobilizatzera aukera paregabea dugu.
OSASUN PUBLIKOA DEFENDATU BEHAR DUGU eta OSAKIDETZA IRMO DEFENDATU BEHAR DUGU
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!