Nolakoa den politika!
“Estatuak, hiriak edo nazioak gobernatzeko praktika moduan definitzen zuen Aristotelesek politika.
Greziar filosofo honentzat politikaren helburua zoriontasuna zen, gizarte osoaren zoriontasuna hain zuzen.
Jakina da modu asko dagoela hau egiteko. Sistema politiko oso ezberdinak eta nere zalantzak ditut zoriontasuna lortzera bideratuta ote dauden…
Orokorrean egunerokotasunean azaltzen den zerbait izanik, edozein motatako hauteskundeak hurbiltzen direnean modu gehigarrian bizitzen dugun fenomenoa dugu. Eta gehienetan gauza bera esaten diot nere buruari: hau bada politika….
Hitzetan guztiek lortu nahi dute onena, modu onenean, onenak dira.
Argi dago guztiok ez daukagula onenaren ikuspuntu berdina, ez gobernatzen daudenek, ezta gobernatuak garenok.
Elkarrengandik hurbil egon gaitezke baina baita oso urruti ere eta, nola ez, guztiz kontrajarriak.
Edozein kasutan arazo nagusiena ez da ikuspuntu ezberdinak izatea baizik eta interes ezberdinak izatea, edota interes kontrajarriak. Lehia zintzo batetik lehia erasokorrera pasatzea edota zuzenean borrokara.
Aberastasunaren kudeaketan edota etekinetan sartuko ginateke, irabazietan, eta ez guztiendakoetan baizik eta gizarteko pertsona edo talde jakin batsuentzakoetan.
Alderdien izatea gauzatuko litzateke.
Nor bere helburuak, programak, lorbideak…. Herriari azaltzea, eskaintzea, defendatzea…zilegi da, egin beharrekoa, jendeari jakin arazi behar zaio.
Beste gauza bat da besteena kakatan sartzea norberarena defendatzeko.
Betidanik, baina egun hauetan bereziki ez dago besterik komunikabideetan. Programa gutxi eta irain asko, deskalifikazioak, akusazio mingarriak ( hainbat, pertsona mailakoak). Horrela irabazterik badago, txarto goaz.
Mingarriagoa da oraindik ikustea euskal herritarrok ez garela ezberdinak. Zenbat eta handiagoak bota orduan eta harroago, txalo zaparradak, barreak… Ezta Ortuzar jauna?
Errespetu apur bat ez dago soberan, zuretzat gaiztoak baina pertsonak gara eta hainbatek eta hainbatek asko sufritu dugun pertsonak eta horretan jarraitzen dugunak.
Gure senitartekoak biktimarioak omen dira eta ez dute biktimekin batera agertzeko inongo eskubiderik.
Gu, senitartekook, zer gara? Hainbat sufritu eta sufritzen jarraitzen dugun pertsonok? Agian biktima bezala agertu beharko ginateke! Noizko gure errekonozimendua?
Jakin izan dut nolakoak zareten, baina inoiz espero ez, maila honetaraino makurtuko zinatenik.
Bejondeizuela!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!