Lehenengoa
Hala Bedin iritzi gune honetan parte hartzera gonbidatu nindutenean, horrelako garai nahasietan iritzia ematea oso zaila zela pentsatu nuen. Uste dut inoiz ez dudala sentitu errealitatea hain nahasia eta informazioa hain kutsatuta. Horregaitik azterketa eta iritzi propio bat egitea, benetan zaila ikusten dut nire bizitzaren momento honetan.
Agian sentitzen ditudan gaitz guztien jatorria pandemia madarikatuari egotzi ahal izango nioke, baina uste dut gauzak askoz lehenago ilundu zirela… seguru asko ,errelatoen garrantzia hasi zenean gure konzientzi kolektiboan gauzak hasi ziren aldatzen, ia konturatu gabe.
Hori dela eta, hasieran pentsatu nuen ez zuela merezi dagoneko aspertzen dizkidaten gaiak sakontzea, medikua naiz eta gaixoa izan naiz , nire asetasuna imajinatu!… baina egia da, halaber, salbuespen gutxi batzuk kenduta, pandemiaren errelatoa dogma monolitiko moduko bat bihurtu dela, eta ia ezinezkoa dela errealitateari ikuspegi alternativo etatik begiratzea.
Horrela, kontakizun ofizialaren ondorioz, zientziaren eta ukazioaren arteko eztabaida faltsuak edo jarrera politiko paradoxikoak sortu dira edonon.
Adibidez, eskuinak norbanakoen askatasunen aldarri egiten du, bere moduzkoa , noski, pribilegioren defentsan. Edo eta ezkerrak ez du zalantzan jartzen farmazia-industria diseinatutako osasun-estrategiak… Ba ,horretan gaude, eta ez dirudi errelatoak gure gizartean aldatuko direnik .Agian gure komunitateak galdu du eztabaida eta kontrasteko gaitasuna… edo nolabait erabaki dugu beste batzuei utziko diegu gure jabetasuna errealitate konplexu honen aurrean.
Bitartean arrigarria iruditzen zait nola agintari autonomikoek pandemia kudeatzen duten ia bere posizizioak defendatu beharrik gabe, ezta azaldu ere. Orain arte, osasunetik eta irakaskuntzatik erantzun sindikalak bakarrik hausten du idiliko harmonia hau .
Normalizatu dugu nolabait , duela bost hilabete baino gehiagotik konfinamendu-erregimen praktikoan dagoela gizarte eremu zabal bat… egoitza zaharretan bizi eta hiltzen diren gizakiak.
Errelato ofizialak ezdu kontatzen gure adinekoei ukatu egin zaiela oinarrizko eskubideak eta dagozkien babesak ez direla bermatu.
Duela egun batzuk, Arabako gizarte-ongizateko diputatuak “hobe tristeak hildakoak baino” esaldi borobila bota zuen, egoitzetan isolamendua duten pertsonei buruz hitz eginez. Arduradun politiko horrek lehen eskutik jakin behar luke izaki horietako askok bakar bakarrik iraun dutela edo hil direla, eta inork ez ziela horrelako hautaketarik eman.
Pandemiaren hasierako lurrikadetan batzuk amets egin genuen munduren aldaketaz…gaur egun spindoktorren bildurrezko errelatoa bakarrik somatzen dugu…agian amets gaiztoaren bukaera itxoiten.
Mati Iturralde
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!