“Jon Darponen dimisioaren aurrean” -ESK sindikatua-
Darpon Jaunaren kargu uztea beharrezkoa izanik berandu datorrela pentsatzen dugu ESK sindikatuan.
Hamar hilabete pasatu dira jada beste eragile politiko eta sindikalekin batera hainbat espezialitate medikuen plaza banaketan ohiko bezerokeria publikoki salatu genuenetik; denuntzia penalean bukatu duen fiskaliaren ikerketa ikusi dugu, hainbat ekimen burutu dira legebiltzarrean eskandalu honen inguruan, eta orain gertatu da ESK-k hasieratik burugogorki eskatu duen gauza bat: Sistema zikin eta klientelar hau onartzeagatik bere ardura politikoa bereganatu zezan Darpon Jaunak.
Bada garaia, ESK-ren ustez, izan beharko zen osasun sistema publiko, garden eta demokratiko bihurtu dadin gure Osakidetza. Feudalismoa atzean uzteko garaia iritzi da. Berdintasunean, merituan eta ahalmenean benetan oinarritzen den giza baliabide politika egi bihurtzeko aldaketak martxan jarri behar dira lehen bait lehen. Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendariak orain erakutsi ahal du honen guztiaren alde dagoen edo partiduaren iturgintza lanetarako dagoen postuan.
Kalitatezko osasun sistema publiko baten alde jarraituko du borrokan ESK sindikatuak, publikoki finantziatuta eta ondo kudeatuta egongo dena eta etekin pribatuarentzat lekurik uzten ez duena.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!