“Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu!”
Joan den igandean, martxoak 30, “Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu” plataformak deitutako manifestazioan izan nintzen Gasteizen, eta poz-pozik harritu ninduten hainbat gauza egiaztatu ahal izan nituen: Lehenik eta behin, manifestaio jendetsua izan zenik ezin esan dezakedan arren, aurreko deialdietan baino jende gehiago geundela. Eta hau nabarmendu nahi dut, kontuan izanik, haien ohiko jokaerari leial, manifestazioa baino egun batzuk lehenago hedabide gehienek beren azaletan albiste bat atera zutela, Eliseo Gil arkeologoak eta bere taldeak aurkitutako “grafitoen faltsifikazioaren eskandalua” berriz ere puri-purian jartzen zuena; manifestazio horren alde egitea zentzugabea zela gogorarazteko modu bat, indusketan aurkitutako grafitoen faltsutasuna nahikoa frogatua dago eta. Harritu ninduen bigarren gauza hauxe izan zen: Jende askok uste dugu Eliseo Gil eta bere taldea baztertu zituztenetik aztarnategian gauzak ez direla ondo egiten ari eta ezin dezakegula balio arkeologiko ukaezina duen aztarnategi bat suntsitzen utzi, kutsu zientifikoa baino gehiago interes politiko duen gerra baten ondorioz. Eskatzen ari garen gauza bakarra laborategi espezializatuetan proba eztabaidaezinak egitea da, modu zientifikoan jakin dezagun aurkitutako grafitoak egiazkoak diren ala ez. Zer da txarra gure iraganari buruzko egia jakin nahi izateaz, interes politiko edo bestelakoen interferentziarik gabe? Bitartean, gainera, bada pertsona bat nire ustez merezi ez duen zigorra jasaten ari dena. Eliseo Gil-i buruz ari naiz, eta hona hemen nire hirugarren sorpresa atsegina: Bizitza hondatu dioten arren eta oraindik ere suntsitzen jarraitzen duten aukera dutenean, egiaztatu ahal izan dut nahiko “osorik” dagoela animikoki, baita nahiko ondo fisikoki ere.
Ez da Cesar, ezta Neron ere, baina duintasunez eusten die erromatar gaizkile horien erasoei. Jarrai dezagun Panoramix druida agurgarriaren edabe magikoa hartzen, jakinduria kendu ez diezaguten eta bai Eliseori babesteko bai eta Iruña-Veleia aztarnategiaren inguruan egia argitzeko ere gai izan gaitezen. “Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu!”
Mikel Lacalle (Zapateneo)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!