Iritsi da, azkenik iritsi da
Iritsi da, azkenean iritsi da. Hegoaldeko eskualde honetan aspaldian espero genuen, behar genuen…. eta gaur ikusi dugu, sentitu dugu, disfrutatu dugu. Euria egin du, poliki hasi da haizearekin batera eta gero eguerdian txaparrada ederra bota du eta etxe ondoko tabernan bertan geundenok ez geneukan beste hitzik, EURIA.
Garrantzitsua guretzat, gure lurrarentzat, gure mahatsentzat, barazkientzat. EGARRI GEUNDEN
Gure urte osoko lanaren fruitua, uzta, ate joka ari da. Irailaren bukaerarako hemengo herrien bizitza guztiz aldatuko da. Goizean goizetik hasi eta ilundu arte mahasti batetik bestera eta gero upategira, mugimendu bukaezina.
Aspaldiko urtetan gora behera handiak izan ditugu eguraldia dela eta, kaxkabarrak, izotza, euri gehiegi eta horren ondorioz honttoak,…… baina aurten ondo joanda dena, beno, beti kexu gara: ez direla ondo ernaldu, euri gutti egin duela ….. baina bai, udaberrian oso euri gutti egin du eta udan batere ez. Egarri geunden eta azkenean egarria asetu dugu.
Uzta polita dator, ez oso oparoa baina bai osasuntsua eta eguradiak gehixeago laguntzen gadigu aurtengo ardoa bikaina izango da , lurrak eta eguraldiak hala nahi izan dutelako eta gure lana eta esfortzuak ere zer esan handia dutelako. Upategi txikien nahia gurean jarraitzea da, gure bizimodua, gure kultura eta etorkizuna jokoan dago baina guk tinko jarraituko dugu gurea defendatzen.
Euri beharra zuen lurrak, ur beharra landareek eta Arabako Errioxako bizilagunek Eskualdeko gazteek sortutako SUBSERRA mugimendua behar genuen ere bai. Haize freskoa gure gizarte zaharkituan.
Arabar Errioxan pairatzen dugun ekintza soziokulturalaren eskaintza eskasa eta ezegonkorra dela eta gazteak elkartu eta antolatu egin dira eskualdeak ezinbesteko duen bultzada emateko helburuarekin. Horrenbeste denboran zehar, jende askoren ahotik mugiendurik ez dagoela eta herriak bizirik ez daudela entzuten egon ondoren, beren etorkizuna marrazten eta eraldatzen hasteko garaia dela erabaki dute.
Haien asmoen artean, zihur aski garrantzitsuena, eskualdeko erakunde eta elkartekin indar metaketa ahalbidetzea da. Epe luzeko borroka honetan hasteko, behar beharrezkoa ikusten dute arduratzen dituzten gaiak azalaraztea, gerora helburuak argi eta garbi finkatzeko.
EUSKARA, geure lurraldearekin lotzen gaituen sustrai zaharra izanda, ezinbestekoa deritzote, martxan dagoen proeiktu berri honen ardatz gisa hartzea. Arabar Errioxan ozta-ozta aurrera doan geure hizkuntzari bultzada eman nahi diote.
Beste ardatz bat KULTURA da. Kulturak, esan beharrik ez dago, une larriak bizi ditu gure eskualdean, horregatik talka terapia gogorar behar du. Udalek ez dute kulturarengatik eta gazteengatik behar beste egiten.
Aipatutako hori guztia lantzeko eta aldatzeko tresna OKUPAZIOA dela uste dute. Jarrera matxista, arrazista, homofobo eta xenofoorik gabeko gunea eraiki nahi dute. Ongi eta eroso sentiaraziko dituen gunea, askotan gizartean aurkitzen ez dutena. Gune bat non pertsonen arteko harremanak sortu, ondu eta garatu ahalko dituztena. Elkarren artean lan egiteko aukera eskainiko dien gunea. Hiri batera bizitzera ihes egiteko tentaldia uzteko aukera emango dien espazioa. Egoera larrian dagoen jendearentzat etxebizitza kudeatu ahal izateko gunea. Gure lurrez eta herriez aprobetxatzen diren enpresa eta erakunde diruzaleen kontra borrokatzeko gune bat.
Eta Uztailaren 17an Eskuernagan, aspaldiko urtetan utzik zegoen upategi bat okupatu zuten. Traba asko izan dituzte, herriko alkateak, berak,Ertzainak deitu zituen nahiz eta denuntziarik ez izan eta bere herriko gazteekin hitz egin gabe. Handik ateratzeko esaten zion poliziari. Argia eta ura moztu zieten, izkutuan ibili behar izan ziren poliziak ez identifikatzeko. Hasierako egunak gogorrak izan dira baina Euskalerriko herri askotatik hurbildu dira gazteak laguntzeko, beraiekin daudela adierazteko eta poliki poliki eraikuntza handi eta hotz hori aldatzen ari da, kolorea hartzen ari da, forma hartzen ari da, gazteak biltzen ari dira. Sukaldea egin dute, muralak, eszenatokia, auzokoekin bilerak egiteko asmoa, elkarteekin ere bai, beraiendako eta herrirako ekintzak dituzte gogoan….. Asmoz beteta daude eta ilusioz ere bai
AURRERA ARABAKO ERRIOXAKO GAZTEAK!!!!!!!!!!!!!!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!