Goizeko ihintzak kenduko ahal ditugu gaitzak!
“Uno de enero, dos de febrero, tres de marzo, cuatro de abril, cinco de mayo, seis de junio, siete de julio San Fermin…” Atzo bertan kanta hau buruan ibili nuen egun guztian. Hilabete bakarrik falta da jai ezaguna ospatu ahal izateko. Bien bitartean, hasi dira jaiak herri desberdinetan ospatzen. San Juanak ere hor bertan dira eta udako solstizioa ospatuko dugu. Herri gehienetan egingo dira suak. Urtean zehar izan dugun txar hori kanpora bota eta ona barnera sartzeko momentua izaten da honakoa. Horixe da gehientsuenok nahiko genukeena, azken bi urte hauetan gertatu den eta zaigun txarra alde batera uztea eta ona hartzea.
Nago, ordea, ez ote zaigun kostatzen ari. Oraindik beldurrak handiak ditugu barruan, oroitzapen txarrak gogoratzen ditugu, osasun mentalean eragin digu baita ohituretan ere. Ohitura berriak hartu ditugu eta horietako asko betirako izango direnaren itxura ere hartzen hasia naiz. Ohitura berriek ez dute zertan txarra izan behar, baina sentsazioa dut bakartasunera, indibidualismora zuzendu gaituzten ohiturak geratu zaizkigula.
Bakoitza bere zilborrari begira ari da. NI ondo banago listo! NIK nahi dudana badut, nahikoa! Pixka bat saiatuz gero, GU ondo egotea lortzerik badago. Denok batera arituta GUK nahi duguna lortu dezakegu. Saiatu? ez al da bide errazetik egitea onena? eta nor gara GU? Elkarrekin? nor ari da gaur batera arraunean? Eskuin muturra. Eskuin muturrekoak indarrean dira hemen eta han. Besteok, berriz, elkar muturka. Suak non egin ez dakigula, nola egin ez dakigula eta gainera, sua bakoitzak bere etxe aurrean egitea dela onena pentsatuta herriko plazan bat handia egin beharrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!