“Fiskaltzaren txostena” -ESK Sindikatua-
ESKak, beste batzuen artean, sindikatu honek aurkeztutako salaketaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak dagokion epaitegira bidali duen txostena irakurri du.
Salaketa horretan, Sindikatu honek salatutako mediku espezialitateetatik hamarretan Fiskaltzak sekretuak ezagutarazteko delitu zantzu nahikoak ikusi ditu.
ESKak salatu eta Arartekoak bere txostenean adierazten zuen moduan, Fiskaltzak jakinarazten du Osakidetzako Zuzendaritzak EHAAri azterketen galderak idatziko zituzten pertsonen izenak eman zizkiola, aldi berean epaimahaietan parte hartzen zutela azpimarratuz. Hau horrela, orain Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendari ohia dena, Soto jauna, bere bigarrena, Balerdi jauna eta Asistentzia Sanitarioko Zuzendaria, Andoni Arcelay jauna salaketaren jomugan geratzen dira.
Ebatziko diren ardura penaletatik haratago, ESKrentzat nahiko argi geratu da Osakidetzan, kategoria mediko zehatzen plazak esleitzeko orduan, bezero-sistema nagusia izan dela eta sistema hau Osakidetzako arduradun nagusienen ezagupenarekin eman dela.
Hortaz, ESKak Urkullu Lehendakariari Darpon Kontseilaria berehala kaleratu dezala exijitzen dio; eta Osakidetza barruan beharrezkoa den birsortzeari ekin diezaiola bezero-sistema ustel honekin amaitzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!