“Faxismo 2.0” -Jon Ruiz de Infante-
Azken hilabete hauetan ikusi ahal izan dugu nola handitu egin diren ultra-eskuinetako mugimendu politikoak. Baina, handitu egin dira edo handitu egin dituzte?
Alderdi faxistak beti egon dira gure jendartean. Batzuetan begi-bistakoak, beste batzuetan ezkutuan. Europa mailan, iparraldeko herrialdeetan bereziki, haien sustapena dezente igo da azken urte hauetan. Migrazioaren kontrako diskurtsoari esker, mugimendu hauek orain lehenengo edo bigarren indar politikoa dira. Estatu batzuetan Gobernuak hartu dute ere.
Azkenadibidea Brasilen daukagu Bolsonaroren garaipenarekin. Brasilgo presidente berria adierazi du nahiago lukeela seme bat hilda homosexuala baino edo seme homosexual bat ez edukitzeko heziketa onena jotzea dela. Adierazpen horiek esan baditu ere, Bolsonarok botoen %55 lortu du pasa den hauteskundeetan. Baina, zoritxarrez, Brasil ez da kasu bakarra. Bolada faxista hori munduan zehar dabil: Italian, Frantzian, Hungarian, Holandan, Estatu Batuetan.
Kontuan hartu behar dugu, nahiz eta haien diskurtsoa inmigrazio politiketara bideratuta egon, mehatxutzat hartu behar dugula haien mezua. Azkenean, haien helburua Giza Eskubideak kentzea da, eta gure borroka, LGTBI mugimenduarena, Giza Eskubideen aldeko borroka da. Horregatik, ezin gara isilik geratu mezu faxisten aurrean, isiltasuna konplizea delako.
Pertsona batzuek pentsa dezakete gainditutako legeak eta eskubideak etengabeak izango direla, baina, historiak irakatsi digun bezala, egun goxatzen duguna bihar galtzeko arriskuan gaudela, istant batean, konturatu gabe. Eta hori, neurri batean, gertatzen ari da jadanik. Orain dela hamar urte esan banizue raperoak, komikoak, abeslariak, eta abar epaitegi batean egongo liratekeela abesteagatik edo bakarrizketa egiteagatik, sinistuko zenidake? Ziur aski, ezetz. Egia bada ere, gure Herrian, Euskal Herrian, Entzutegi nazionalaren aurretik hamaika kultur ekimen pasa direla, ezin da ahaztu Negu Gorriak musika taldearen kontrako jazarpen juridikoa, gero beste hainbat taldeengana zabaldu zena, edota hainbestetan epaiketa politikoetan entzun behar izan dena. Baina egungo egoera errepresiboa, ur hoietatik edaten badu ere, zeharo gogortu eta zabaldu da.
Gogoratu behar dugu orain dela urte gutxi, erregimen faxista baten azpian, jazartzen gintuztela, erasotzen gintuztela, hiltzen gintuztela izaten ginena izateagatik. Pronto ahazten zaizkigu bizipen txarrak, eta normala da, baina, horrexegatik funtsezkoa da gure memoria historikoa berreskuratzea, gure borroka ez ahazteko.
Heldu da pasa den belaunaldietako borroka berreskuratzeko garaia, aurrean daukagunari aurre egin eta borrokatzeko garaia heldu da. Haiek bazekiten nola borrokatu behar den faxismoaren kontra, eta guk ikasi behar dugu, beranduegi izan baino lehen.
Jon Ruiz de Infante
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!