Burokrazia
Azken aste hauetan, gauza ezberdinak direla eta, diru-laguntza batzuk eskatu behar izan ditut administrazio ezberdin batzuetan. Administrazio horiek, berdin dio txiki zein handi, burokraziaz beteriko bidea eskaintzen digute sos gutxi batzuk eskuratzearen truke.
Ez da egoera berria eta herritar askorentzat eguneroko ogia da, nik ere aurretik egin behar izan ditut halakoak baina hausnartzen jarrita, honen inguruan bi hitz esateko beharra dut irratiak eskaintzen didan tartetxo honetan.
Burokrazia “Herriak hautatua ez den eta oso hierarkizatua dagoen funtzionario-aparatu baten gobernua” dela dio hiztegiak eta “herriaren aurka edo bederen bere kapa xumeenen aurkako sistema autoritarioa” dela gehituko nioke nik.
Erakundeek, tartean lanbide edo SEPE bezalako lehen mailako, biziraupen duinerako, dirua kudeatzen duten horiek; oso sistema konplexu eta hierarkizatuak dituztela esango nuke. Labirinto horren baitan, nonon, herritarrek pazientzia galdu eta prozesua bertan behera uzteko pentsatua, bururatzen zait.
Behartzen gaituzte aplikazio informatikoen bitartez lan egitera, horrela herritar askoren sarbiderako eskubideak urratuz. Ulertezinak diren barne sare eta erremintak erabiltzera. Telefonoa hartu ez, eta aurrez-aurreko zitak hartzeko itxaron zerrenda luzeak, tartean epe itogarriak dituztelarik.
Oasia den lurraldean bizi omen gara, sistema publikoak eskaintzen dizkigun inguruko baldintza hoberenei esker. Eta hemen, gure erkidegoko beste zerbitzu askotan bezala, langileak dira guzti hau mantentzeko lan erraldoia egiten ari duten bakarrak. Zorionez, zita lortzean, bulegora hurbildu eta haiek ere gomendatzen ez duten sistema saltatuz, azalpen guztiak eta tramite guztiak egiten dizkizuten kide adeitsuak topa ditzakegu. Eta berriro ere, argi gelditzen da, gure agintariek, publiko zein pribatu, merezi ez duten herri langile bat dagoela hemen. Eskerrik asko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!