Kolonbiar herriaren erresistentzia oihua Gasteizen ere entzun da
Herrien Kongresuak deituta, Kolonbiako Gobernuak eragindako giza eskubideen urraketak arbuiatzeko eta herrialdean piztutako protestei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.