A desalambrar : A-1 Estatu espainola herrien kartzela!

Gaurko saioan Galizako Causa Galizako Joanekin eta Andaluziako SATeko Oscarrekin egon gara 1978ko Konstituzioaz, errepresioaz eta espainiar Estatuak zapaldutako herriez hizketan. Renek lluis llachen “Campanades a mort” abestia ekarri digu, Martxoaren 3an Gasteizen izandako langile borroka eta honen kontrako sarraskia gogoan. Horrez gain, IzCako Elenak, Doris Benegas militantearen bizitzaz egin digu kolaborazio sentitua. Bukatzeko, Argalaren Testamendu politikoa esaten diotenaren zati bat aukeratu dugu erreforma politikoak suposatu zuenaz hausnartzeko.

A desalambrar : Elkarrizketa. Venezuelako Hauteskundeei buruz Erika Farías Peña Caracaseko alkatearekin. (Gazteleraz)

• Actualmente se desempeña como alcaldesa de la ciudad de Caracas, cargo para el que resultó electa por voto popular. Convirtiéndose en la primera mujer en ejercer tan importante cargo.

• Es la Directora Nacional del Frente Francisco de Miranda (Organización Política juvenil venezolana, dedicada al Trabajo social), desde su fundación por los Comandantes Fidel Castro y Hugo Chávez en 2003.

• Es militante y miembro de la Dirección Nacional del Partido Socialista Unido de Venezuela (PSUV).

• Se ha desempeñado como Ministra del Poder Popular del Despacho de la Presidencia,  Ministra del Poder Popular para la Alimentación, de las Comunas y Movimientos Sociales y de Agricultura Urbana.

• Ha resultado electa como Diputada de la Asamblea Nacional por Cojedes en 2010, a gobernadora por el estado Cojedes en 2012 y como constituyente en 2017.

• El 9 de agosto de 2017 fue sancionada por el Departamento del Tesoro de los Estados Unidos, a pesar de no poseer bienes en dicho país, demostrándose una vez más que las llamadas sanciones no están dirigidas a perjudicar a los funcionarios del gobierno bolivariano, sino al pueblo venezolano en general.

A desalambrar : Kolaborazioa. Susana Leyton. Azaroaren 25aren jatorriaz eta indarkeriaren alderdi arrazializatuaz. (Gazteleraz)

Hemen duzue Susana Leytonen kolaborazioa. Red de mujeres migradas y racializadas de Euskal Herria taldeko kidea da bera eta azaroaren 25aren jatorriaz eta indarkeriaren alderdi arrazializatuaz mintzatuko da besteak beste.

A desalambrar : Elkarrizketa. A-28 Palestinaren alde denok kalera! Ester Muñozekin. (Gazteleraz)

BDZ mugimenduko Ester Muñozekin elkarrizketa, Palestinaren egoeraren inguruan eta baita azaroaren 28an burutuko diren mobilizazioen inguruan ere.

A desalambrar : A-24 Intornazionalistok kaleak hartuko ditugu!

Aupa internazionalistok!

Gaurko saioan, Palestinarekiko elkartasunean egingo den mobilizaziorako deialdien inguruan, Azaroak 25aren jatorriaz eta Venezuelako hauteskundeetaz hitz egin dugu. On egin!

A desalambrar : A 17- Ikasleen Nazioarteko Eguna. Gora ikasle borroka!

Arratsaldeon A desalambrarreko entzule guztioi.

Gaurkoan , Azaroaren 17an Ikasleen Nazioarteko Egun honetan, munduan zehar borrokan ari diren zuhaixka gazte guztiak omendu nahi ditugu.

Ikasle antolatuak, mundu berri bat erditzeko bidean lanean ari diren borrokalariak dira. Borrokak heziak. Ekin ta ekin dihardute jakintza eta argiaren bila. Lege berriak noizbait erditzeko jokatuz bizia.

Hala izan da azken mende erdian mundu guztian zehar. Izan Kuba, Palestina, Txile edo ta Euskal Herrian.

Gaurkoan, Palestinara egingo dugu salto bertako ikasleek bizi duten egoeraz mintzatzeko. Horretarako Belen ikaslea izango dugu gurekin.

Ondoren, Violeta Parraren “Me gustan los estudiantes” abestia entzungo dugu Mercedes Sosaren ahotsean, Renek musikari buruz prestatu digun kolaborazioan.

Ezin genuen hain eredugarri izaten ari den Txileko ikasleria aipatu gabe utzi. Horretarako Valeria Varas, Ertainetako ikasle feministarekin jardungo gara, momentuko egoeraz eta ikasleen aldarrikapenez solasean.

Azaroaren 17aren inguruko gogoeta ere ezingo dugu ahaztu. Horretarako Leirek munduan zein Euskal Herrian Ikasle borrokak izan duen garrantzia azpimarratuko digu.

Bukatzeko ikasle presoen eta preso dauden ikasleen gogoetak ekarriko ditugu gurera.

Hau eta askoz gehiago hurrengo ordu eta erdian Adesalambrar saioan Halabedi irratian. Has gaitezen Beak eta Jesusek prestatutako gazeta internazionalistarekin!

Borrokak heziak, iraultza haziak!

A desalambrar : SAHARA. Gdeim Iziken 10. urteurrena eta aktualitatea

Hemen duzue aurreko asteartean Hassana Aaliari egin genion elkarrizketa. Gdeim Iziken 10. urteurrenaren inguruan eta azken egunetako tentsioen inguruan hitz egiten digu. Hurra Sahara!

A desalambrar : A-10 Ez dira pasako! Faxismoaren aurrean oroimena, duintasuna eta borroka!

Gaurko honetan, Saharar herriaren Gdeim Izikeko matxinadaren inguruan jardun dugu. Ondoren, AEBetako hauteskundeen inguruan jardun dugu eta azkenik, Madrilen faxistek hil zuten Carlos Palomino oroitu dugu. Ez dira pasako! Gora borroka antifaxista!

A desalambrar : A-3 Ekialde hurbiletik askatasun hotsak.

Internazionalista maiteok!

Gaurkoan, Kurdistanez, Palestinaz eta AEBko hauteskundeei buruz jardun gara. On egin!

A desalambrar : U-27 Hautestontziak, herri boterea eta iraultza!

Iepa internazionalista maiteak!

Hemen duzue aste honetako saioa. AEBetako hauteskundeak, Sovietar Batasuna eta Txileko matxinada. On egin eta zabaldu!

A desalambrar : U-20 Sovietar Batasunaz eta askoz gehiago!

Iepa,

Saio honetan Europako ekialdeaz hitz egin dugu. Horrez gain Emakumeon Mundu Martxarekin egon gara eta Boliviako hauteskundeetaz mintzatu gara. Gozatu irratsaioaz!

A desalambrar : U-12 Gora herrion erresistentzia!

Urriak 13 honetan, Abya Yalako herrien deskolonizazio prozesuez hitz egin gugu. Gozatu Irratsaioaz!

A desalambrar : A DESALAMBRAR | Aktualitatea, Siria eta Nakba

A desalambrar : A DESALAMBRAR | Aktualitatea, Italiako BDZ eta Latinoamerika