A desalambrar : A-24 Intornazionalistok kaleak hartuko ditugu!

Aupa internazionalistok!

Gaurko saioan, Palestinarekiko elkartasunean egingo den mobilizaziorako deialdien inguruan, Azaroak 25aren jatorriaz eta Venezuelako hauteskundeetaz hitz egin dugu. On egin!

A desalambrar : A 17- Ikasleen Nazioarteko Eguna. Gora ikasle borroka!

Arratsaldeon A desalambrarreko entzule guztioi.

Gaurkoan , Azaroaren 17an Ikasleen Nazioarteko Egun honetan, munduan zehar borrokan ari diren zuhaixka gazte guztiak omendu nahi ditugu.

Ikasle antolatuak, mundu berri bat erditzeko bidean lanean ari diren borrokalariak dira. Borrokak heziak. Ekin ta ekin dihardute jakintza eta argiaren bila. Lege berriak noizbait erditzeko jokatuz bizia.

Hala izan da azken mende erdian mundu guztian zehar. Izan Kuba, Palestina, Txile edo ta Euskal Herrian.

Gaurkoan, Palestinara egingo dugu salto bertako ikasleek bizi duten egoeraz mintzatzeko. Horretarako Belen ikaslea izango dugu gurekin.

Ondoren, Violeta Parraren “Me gustan los estudiantes” abestia entzungo dugu Mercedes Sosaren ahotsean, Renek musikari buruz prestatu digun kolaborazioan.

Ezin genuen hain eredugarri izaten ari den Txileko ikasleria aipatu gabe utzi. Horretarako Valeria Varas, Ertainetako ikasle feministarekin jardungo gara, momentuko egoeraz eta ikasleen aldarrikapenez solasean.

Azaroaren 17aren inguruko gogoeta ere ezingo dugu ahaztu. Horretarako Leirek munduan zein Euskal Herrian Ikasle borrokak izan duen garrantzia azpimarratuko digu.

Bukatzeko ikasle presoen eta preso dauden ikasleen gogoetak ekarriko ditugu gurera.

Hau eta askoz gehiago hurrengo ordu eta erdian Adesalambrar saioan Halabedi irratian. Has gaitezen Beak eta Jesusek prestatutako gazeta internazionalistarekin!

Borrokak heziak, iraultza haziak!

A desalambrar : SAHARA. Gdeim Iziken 10. urteurrena eta aktualitatea

Hemen duzue aurreko asteartean Hassana Aaliari egin genion elkarrizketa. Gdeim Iziken 10. urteurrenaren inguruan eta azken egunetako tentsioen inguruan hitz egiten digu. Hurra Sahara!

A desalambrar : A-10 Ez dira pasako! Faxismoaren aurrean oroimena, duintasuna eta borroka!

Gaurko honetan, Saharar herriaren Gdeim Izikeko matxinadaren inguruan jardun dugu. Ondoren, AEBetako hauteskundeen inguruan jardun dugu eta azkenik, Madrilen faxistek hil zuten Carlos Palomino oroitu dugu. Ez dira pasako! Gora borroka antifaxista!

A desalambrar : A-3 Ekialde hurbiletik askatasun hotsak.

Internazionalista maiteok!

Gaurkoan, Kurdistanez, Palestinaz eta AEBko hauteskundeei buruz jardun gara. On egin!

A desalambrar : U-27 Hautestontziak, herri boterea eta iraultza!

Iepa internazionalista maiteak!

Hemen duzue aste honetako saioa. AEBetako hauteskundeak, Sovietar Batasuna eta Txileko matxinada. On egin eta zabaldu!

A desalambrar : U-20 Sovietar Batasunaz eta askoz gehiago!

Iepa,

Saio honetan Europako ekialdeaz hitz egin dugu. Horrez gain Emakumeon Mundu Martxarekin egon gara eta Boliviako hauteskundeetaz mintzatu gara. Gozatu irratsaioaz!

A desalambrar : U-12 Gora herrion erresistentzia!

Urriak 13 honetan, Abya Yalako herrien deskolonizazio prozesuez hitz egin gugu. Gozatu Irratsaioaz!

A desalambrar : A DESALAMBRAR | Aktualitatea, Siria eta Nakba

A desalambrar : A DESALAMBRAR | Aktualitatea, Italiako BDZ eta Latinoamerika

A desalambrar : A Desalambrar │ Berriak, Afrin eta Palestina

A desalambrar : A Desalambrar │ Facundo Jones Hualari elkarrizketa, Rene Behoteguy Boliviari buruz eta Una Brasilgo brigadista

A desalambrar : A Desalambrar │ Kataluniako egoera aztergai

A desalambrar : A Desalambrar │ Maryam Fatih Afringo azken erasoei buruz eta Europako antolakundeen asanblada