­

A desalambrar : O-11 Mexiko eta Kolonbia; bi herri borrokan!

Bi gai izango ditugu mintzagai. irratsaio honetan Alde batetik Mexikora joango gara Perseo kasuaz eta Juan Diaz Montejo peruar borrokalari iraultzailearen atxiloketa eta epaiketaren inguruan jardungo zaizkigu Felipe Hernandez Coordinadora internacional de solidaridad y por la libertad por los Presos políticos Base Chiapaseko kidea eta Jesus David, koordinadorako kidea izateaz gain atxilotuaren familia eta abokatua.

Beste alde batetik Colombiara egingo dugu salto, Petroren gobernuaz eta Catatumbo zonaldean pairatzen ari diren biolentziaz eta biolentzia horren arrazoiez jardungo zaigu Jhoannes Rivas Mosquera Movimiento por la liberación de los pueblos indigenas y negroseko kideaden politologo eta abokatu afrokolonbiarra.

A desalambrar : U-28, PALESTINA: ERRESISTENTZIAREN GARAIPENA

Su etena sinatu ondoren Gazan gutxitu dira bonba soinuak ez ordea horrela ZIsjordanian. Erresistentziaren garaipen gisa batzuentzat genozidioaren fase berria suposatu dezakeena. Egoera hau aztertzeko Taher Ali, militante palestinarra, elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian Soulfly talde brasildar-estatubatuarraren Quilombo abestiak Zumbi eta Quilombo dos Palmareseko erresistentzia historiaz jardungo gara.

A desalambrar : U-14 Faxismoaren kontra Venezuela aurrera!

Denboraldi berriarekin hasteko Nicolás Maduroren karguartzean Caracasen izandako bi kide izango ditugu solasgai. Alde batetik Luis Miguel Guerrero Zerpa Union Comunerako militateak azken hilabeteetan bizitakoaz eta Venezuelak pairatuko dituen erronkez hitz egingo digu. Beste aldetik, Marixe Ruiz de Austri Askapenako kideak internazionalista bezala bertan bizitakoa kontatuko digu.

Abestiaren erradiografian Nicolas Gillenen poesia De qué callada manera Pablo Milanesek musikatuta entzun eta aztertu ahal izango dugu.

A desalambrar : E-18 Hego Afrikan Zaharrak berri!

Hegoafirkara joko dugu gaur azken hauteskundeetan ANC-k, Mandelaren alderdia zenak, ez baitu gehiengo absolutua lortu lehen aldiz Apartheid garaitik. Emaitz hauen ondorioz gerta litezkeen aldaketei buruz berba egiteko Hegoafrikako herri mugimenduko kidea den Mbali Ngwenda izango dugu solaskide.

Abestiaren erradiografian Lloviznando cantos musika talde Venezolarraren ‘No pasaran, no volveran’ abestia izango dugu entzungai.

Kolaborazioaren tartean Wall Mapuraino gerturatuko gara Red internacional de apoyo a los presos políticos de la CAM kide baten bitartez. Bertan preso dituzten kideen azken gose greben eta erresistentzia borroken berri ematera baitator.

A desalambrar : E-04 EH, Venezuelako iraultzarekin!

Gaurko elkarrizketan Venezuelako egoera hartuko dugu hizpide. Blancarekin egungo errealitateaz eta hauteskundeen inguruan arituko gara.

Ostean abestiaren erradiografian “Chávez, Corazón del Pueblo” izango dugu entzungai.

A desalambrar : M-28 Brasil, herri bat uholdeen aurka

Apirila amaiera eta maiatza hasiera bitarte Brasilen pairatutako uholdeek eragindako kalteak zeintzuk izan diren eta hondamendi klimatiko honen aurrean herria nola antolatu den ikertzeko bertako Jose Luis, MST edo Lurrik Gabeko Mugimenduko kidea izango dugu mintzaide.

Abestiaren erradiografian kantu bat baino ereserki antifaxista bat. Armada gorriko koroaren ‘Gerra sakratua’ izango dugu entzungai.

Amaitzeko Walter Wendelinen kolaborazioa izango dugu entzungai: “Lo relativo de la relatividad y la incapacidad de relacionar los números con lo humano”.

A desalambrar : M-7 Ikasleak ere Palestinaren alde!

Egunotan AEBetako hainbat unibertsitatetan aurrera eraman diren protestak ekarri nahi ditugu gurera. Bortizki ixilarazi nahi izan dituzten arren Palestinaren aldeko kanpaldiek aurrera egin dute leku askotan. Ikasleek jakin badakite Israelek Gazan eragindako sarraskiaren konplize zuzena dela beraien gobernua eta finantziazio iturri naguseitako bat. Victoria, Columbiako unibertsitateko ikaslea eta Jodi Dean, palestinarenaldeko artikulu bat idazteagatik kanporatua izan den irakaslea izango ditugu solaskide.

Han eta hemen protestan eta borrokan ari zareten ikasle guztiontzako Violeta Parra txiletararraren ‘Estudiantes’ abestia eskeini nahi dizuegu Mercedes Sosa argentinarrarean ahotsean abestiaren erradiografian.

Aste hontako kolaborazioan Itsaso Lekuona izango dugu mintzaide. Emakumeen izenak berreskuratzeko beharraz arituko zaigu Lekuona Venezuelako iraultza bolibartarrak egindako memoria ariketa adibide gisa hartuta.

A desalambrar : A-23 Argentinan, faxismoa inperialismoaren morroi

Argentinara joko dugu, noizbehinka ohitura dugun bezala bertako egoera politiko sozialaren jarraipera egiteko. Gaurkoan Negro Soares abokatu eta militantea ere izango dugu telefono eta itsasoaren beste aldean, besteak beste gobernu berri faxistak AEB dituen eta izango dituen harremanei buruz aritzeko.

Abestiaren erradiografian Inadaptats musika talde komunista eta indepentistaren kantu bat dakarkizuegu. Bertan OTAN, edo NATO euskeraz, imperialismo yankiaren tresna bat dela salatu eta komunismoa gelditzeko erabili dela eta erabiliko dela salatzen dute. Euskal Herrian bezala, herri langile katalanak ere NATOri ezetz esan ziola gogorarazten dute.

Irratsaioari amaiera emateko Bionekazaritzako kideek Otxantegi Herri Lurrak proiektuko kide batekin batera prestatutako koalborazioa izango dugu: ‘Otxantegi Herri Lurra lurraren defentsan’

A desalambrar : A-16 Europar Batasunean asilo politikoa salgai!

Pasa den astean, hilak 8, Gasteizen burutatuko hitzaldian izan ginen, Ongi etorri errefuxiatuak Araba antolatutako hitzaldi batean hain zuzen ere. Solasaldiak Stop Mare Mortum eragileko kidea den Sonia Rod izan zuen hizlari eta “El pacto europeo sobre migración y asilo: un pacto contra los derechos humanos” izenburu. Gaurkoan bertan esandakoen erreportai txiki bat eskeini nahi dizuegu.

Migrazioarekin jarraituz abestiaren erradiografian León Giego argentinarraren ‘De igual a igual’ kantu argia izango dugu entzungai.

Amaitzeko biktima onen eta txarren arreko ezberdintasunari buurzko analisi bikaina eskeiniko digu kolaborazioan Shaila Fernandezek. Ezin besteko hausnarketa honek “Arte palestino frente a la victimización eurocentrista” du izenburu. Entzun arren.

A desalambrar : M-19 Karibeko ahaztuak

Gaurko elkarrizketan esklabutza gaindendu zuen lehenengo herria eta erresistentzia eredu izan den Haití izango dugu hizpide, hain zuzen ere biolentzia amaigabea pairatzen jarraitzen duelako. Horretarako Edison Damas diaspora haitiar eta Comite Democrático Haitiano de Argentinako kidea izango dugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian Alice de Micele folk abeslariaren ‘Song for Leonard Peltier’ kantua izango dugu entzungai. Leonar Peltier dakotarrak AEBetako kartzeletan preso denbora gehien daraman pertsona da, 48 urte.

Amaitzeko kolaborazioan Hala Bedi Irratiko Hizpide magazineko iritzi tarte bati agin nahi diogu lekua: ‘Palestina eta distantziakideak: ongiaren eta gaizkiaren gainetik’ du izenburu. Sarraskituak gupidatzea borreroarekin zubiak mantentzen diren bitartean inkoherentzia itzela izateaz gain, krimen bat ere badela adierzaiko digu Iñaki Etaiok.

A desalambrar : M-12 EUROPAR BATASUNA HILTZAILEA!

Gaurko elkarrizketa etxe hontako beste irratsaio batean izan da emitituta, Hizpiden hain zuzen. ‘Gizaki sakratuak, gizaki baztertuak’ izenburupean Humanitarismoak gizatasunarekin duen harremanaz tiraka migranteen egoeraraiono joko du Aitor Bikandik.

Abestiaren erradiografian Amparo Ochoa mexikarraren kantu mitikoa izango dugu entzungai, ‘Se va la vida’.

Amaitzeko ezinbesteko analisi bikaina. Europako migrazio politikak aitzaki sistema kapitalista-inperialistaren azterketa sakona eta kritika zorrotza eskeiniko digu Shaila Fernandez Askapenako kideak ‘Las políticas racistas y coloniales de la UE: el caso del Frontex’ izenburupeko kolaborazioan.

A desalambrar : M-5 Maputxe preso politikoak askatu!

Gaurko irratsaioari hasietra emateko Wallmapura joko dugu Txilek bahitutako maputxeen egoera aztertzeko, azken asteetan lau preso izan baitira gose greban, laurak ‘Coordinadora Arauco-Malleco’-ko kideak. Preso eta grebalarietako bat gure gonbidatuaren neba ere izanik, gurekin egoerari buruz hitz egiteko, Mery maputxe eta militantea izango dugu.

Abestiaren erradiografian 1937ko Matxitxakoko bataila gogora ekarriko dugu Su Ta Gar talde eibartarraren ‘Eskertza’ abestia soinu-banda izanik.

Silvio Rodriguez izango dugu gaur mintzagai liburu bat aitzaki, ‘Silvio: memoria Trovada de una revolución’. Bidean Joseba Sanz idazleari ere omenaldi txiki bat eskeiniko dio Iñigo Bilbaok pasa den abenduan zendu zen ameslari bilbotarrari kolaborazio honetan.

A desalambrar : O-27 Brigadak!

‘Elkartasun internazionalista antolatu’ lelopean eman dio hasiera Askapenak aurtengo brigada kanpainari. Erakunde internazionalistak herrien arteko joan etorriko elkartasunean ekiteko parada berria eskeintzen dio brigadista izan nahi duenari eta email helbide bat erraztu dute apirilaren 9rarte izena emateko, brigadak@askapena.eus. Azalpen zabalagoa entzuteko aukera gaurko elkarrizketan izango dugu, Askapenako kide den Marixeren eskutik.

Brigadak betiere artefaktu antifaxista bat ere izan direlako abestiaren erradiografian Christy Moore kantautore irlandarraren ‘Viva la Quinta Brigada’ entzungo degu ondoren elkarrekin.

Irratsaioari amaiera emateko marxismoren pedagogian lan ikaragarria egin zuen emakume bati eskeiniko diogu ‘Marta Harneceker, mundu berri bat eraikitzeko’ izenburupean. Pinocheten kolpearekin Kubara ihesean marxismora gerturatu zen soziologo, pentsalari, kazetari eta militante txiletarraren inguruan arituko zaigu Jhasna Artola.

A desalambrar : O-13 Odolaren usaina, biolentziaren erresumena

Aste hontako elkarrizketan Al Yudur gazte palestinarren kolektiboko kide den Taher Alirekin mintzatuko gara Palestinaren egoeraz.

Abestiaren erradiografia Palestinari eskeini nahi diogu ere eta horretarako Xiberoots musika taldeak abesten duen ‘Palestina’ kantua izango dugu entzungai. Hitzak soberan daudelako, Gazan egoera latzagoa ezin delako izan, palestinarren erresistentziari miresmen eta babes osoa eskeini nahi diogulako. Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoari sua!

Azkenik, gaurko kolaborazioan Ukraniako egoerari tarte bat egin nahi izan diogu. Azken berriak eta eraginak aztertzeko Geopolitikaz ikerketa lantaldeko kidea den Nahia Sanzo kazetari eta soziologoa izango dugu gurean.