Urte berrian zaharrak berri
Egun gutxi batzuk baino ez dira joan urteari hasiera eman genionetik eta Gabonetako ajeak jota oraindik, ia ia etxetik atera ezinik laupabost egunez lainopean eman ondoren, burua izara azpitik etera eta BLAUSTA! Kriston ostia jaso dut aurpegi aurpegian eguneko berria aditzean: “badugu gobernu berria Espainako Erresuman”. Kriston ostia esan dut bai baina egia esan, sentsazioa gazi-gozoa utzi didan gertaera izan da; gozoa, agerian gelditu delako inoiz baino argiago, Espainako eskubiko fatxa guzti hoien eziztasuna, bere jarrera bortitz, iraingarri, mehatxatzaile eta harroputzarekin barregarri gelditu direlako guztien aurrean. Gazia ordea, gobernu bera hau modu batean edo bestean ahalbidetu duten guztiek badutelako zer ikustekorik Espaniar Estatua murgildurik aurkitzen den krisi sakonarekin, ehin handi batean, beraien eskakizun eta mundua ulertzeko moduagatik. Agintera aupatu duten alderdi hori, aspaldiko ezaguna da guztiontzat. Nola uztartu orain arte izandako jarrera eta aurrrantzean eskatuko zaiona? Helduko al dio zezenari adarretatik aspalditxoan mahaiaren gainean dauden gai potoloetan? Edo askotan bezala, esandakoari eta hitz emandakoari muzin egin , gero bizkarra emateko? Auskalo! Beti bezala, denborak esango du!!
Guk, gurera etorrita, gure egunerokotasun gordinera etorrita, baditugu orain ere zer eginik. Lehenbiziko hitzordua, larunbata honetan bertan, Bilbon eta Baionan. Urtero bezala, enegarrenez beteko ditugu hirietako karrikak, euskal presoen aferari betikoz konponbidea eskatzeko aldarrikapenarekin, Ekaitz libre denaren alaitasunarekin eta berriz, Josuren extradizioa Parisek onartu duen mina eta amorruarekin, bi adibide jartzeagatik. Irteerarik gabeko zurrunbiloa emten du baina garbi daukagu bestalde, larunbat honetakoa urte osoko lanaren erakustaldirik nagusiena dela, herriaren nahia eta desioa irudikatzen duela eta gero eta lagun gehiago hurbiltzeko erabili behar dela. Foro Soziala, Sare, Ipar EHko Delegaritza, Etxerat,… denak beharrezkoak dira injustizia honekin bukatu nahi badugu. Bertan ikusiko dugu elkar!!!
Hilabete honetako bigarren hitzordurako denbora gehixeago falta da, Urtarrilak 30, greba eguna. Herritar askok motorrak bero-bero badituzte ere , denbora dexente daramatelako lanean, pentsionistak kasu, edota kristau-eskoletako irakasleak, edo zahar-etxetako zaintza langileak, garbiketako langileak, emakumeak,………….. hurrengo astetik aurreta pilak jartzea tokatzen da ahalik eta baldintza egokienak lortze aldera, greba gizarteko sektore guztietara ailegatu dakin eta sistema kapìtalista, patriarkala, suntsitzaile eta indibidualista honen kontrako uhina lau haizetara zabaldu dadin.
Beti bezala, Gure Herrian, urte berria zaharrak berri!!!!!!!!!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!