Yellow day
Egunon! Ahal dakizu ze egun da gaur? Yellow day, urteko egun zoriontsuena! Hori esaten dute. Ez dakit nor demontre jarri du historioa hori, baina hala omen da. Urteko egunik zoriontsuena noretzat? Gaur ere iheslarien munduko eguna da. Beraientzat egun zoriontsua da? Mediterraneoan edo basamortuan hil zorian daudenak ere zoriontsuak dira gaur? Pentsau bez!
Nork demontre jartzen du munduko edo nazioarteko egunak? Bihar yogako munduko eguna, eta eguzkiko eguna, eta ELA(Esklerosis Lateral Amiotrofika)ko eguna. Erotu egin gara ala zer? Errebindikazioak eta eskaerak non geratzen dira egun-sopa horretan?
Sistemak jan egin du hainbeste gauzekin egin duen moduan. Zer gertatu da langileon egunekin? Munduko eguna eta jai eguna bihurtu eta errebindikazioak bigarren lerroan geratzen da. Feminismoarekin berdin. Danak dira feministak, genero ikuspuntua edozertarako jartzen degu. Aurrekontu feministak eta Genero ikuspuntuarekin aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak! Total, betiko aurrekontuak baina generoa tituloan jarrita
Udaletxeak antzerako parecido egin du: medio ambiente accion por el klima zinegotzia bihurtu dute eta ia ekologistak bihurtu gara.Green kapital bigarren pausoa. Arazoak eta errebindikazioak titulo horretan sartzen eta desegiten dira bitartean, azukrea kafean bezala. Zer ekintzak erakarriko izen aldaketa horrek, bat be ez dot espero.
Bale, asmoa hori dela sosmatzen dut. Baaina ez dute ezer lortuko. Gu kalean mantenduko gara gure errebindikazioak aireatzen. Eta gaur errefuxiatuen errebindikazioak gogoratzeko eguna da. Gaur eta beti. Zoriontsuak izan, gaur ere tokatzen da ta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!