Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 363 – emakumeen ahotsak
Musika popularren historian emakumearen papera ezinbestekoa izan da beti (eta non ez?). Gure programan normalean emakume abeslari, musikari eta artista asko entzuten ditugu, baina gaurkoan hitza beraiei bakarrik ematea erabaki dugu. Hortaz, gure ahoak itxi eta beraien musika entzuten jardun dugu, honako estiloak adituz: R&R astindua, blues atsekabetua, jazz sakona, funk arina, soul betea, funk-rock bortitza, garage basatia, bossanova sakona, latin-jazz elegantea eta amaieran, reggae eta rocksteady liraina. On egin deizuela adiskideok! (irudian: Albertina Sisulu hegoafrikar anti-apartheid ekintzaile feminista)
0- The 5.6.7.8’s – Hey Hey, Ha! Ha! 1- Bessie Smith – Nobody knows you when you are down and out 2- Della Reese – Brand new day 3- Elaine Delmar – Sneakin up on you 4- Julie Driscoll – Break it up 5- Frits Kaatee & Jeanette Corde – Easy evil 6- Breakestra feat. Choklate – Take my time 7- Linda Hoyle – Hymn to Valerie Solanas 8- Birtha – Work on a dream 9- Marsha Hunt – Hot rod poppa 10- Fanny – Cat fever 11- The Jackets – Sometimes maybe 12- Elis Regina – Mundo deserto 13- Carmen McRae With The Dave Lambert Quartet – Whatever Lola wants 14- Marcia Griffiths – Truly 15- Red Soul Community – Lost in the ocean 16- Red Soul Community – Let it go
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!