Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 359 – zulo distiratsuak
Kolore ugariz osatutako aukeraketa berezi berri bat prestatu dugu. Musika estilo ezberdinetatik berreskuratutako abesti bereziak hartu eta ordubeteko programan aletzen ditugu. Gure gaurko saioan, jazz-funk instrumentaletik hasi eta western hillbily, blues, R&B, garage, psikodelia, folk-rock, garage-rock, latin-soul, rocksteady, roots reggae eta two-tone reggae garaikidea izan ditugu entzungai. Amaieran, The Specials taldearen azkenengo lanetik Vote for me kantaren letraren itzulpena egin dugu. Ulertu, partekatu, jaurti!
0- Capricorn College – Adamitico sound 1- Sonny Burns – Satan’s a-waitin’ 2- Slim Harpo – Strange love 3- Ronnie Putirka – Don’t shake me down 4- Kit & the Outlaws – Don’t tread on me 5- Cherry Slush – I cannot stop you 6- The Coachmen – Grapes of wrath 7- Bobby Darin – Questions 8- Fanny – Charity ball 9- The Jackets – Hands off me 10- Monguito Santamaria – Crying time 11- Justin Hinds & the Dominoes – Here I stand 12- Steel Pulse – Ku Klux Klan 13- The Specials – Vote for me
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!