“#arduraTUGasteiz” -ADI! Elkartea-
Gasteizko udalaren egungo gobernu-taldeari ez zion axola izan San Antonio kaleko alokairuaren aferan, bide juridikoa ez agortzea. Alfonso Alonso eta Javier Maroto alkate ohiei, besteak beste, Kontu Epaitegiak ezarri zien zigor ekonomikoa bertan behera utzi zuen ebazpena errekurrigarria zen beste instantzia batean, baina hala ere, ez zen helegiterik aurkeztu Udalaren partetik. Berriro diogu, afera hura bide juridiko luzeagoa zuen eta alkateak uko egin zion jarraitzeari era axolagabean.
Gasteizko udalaren egungo gobernu-taldeari ez dio axola Miñaoko teknologia-parkea haunditzen jarraitzeko, “De Miguel auziaren” sorreran dagoen enpresaren arduraduna ate joka joatea udalera parkearen beste haunditze bat onartu diezaion. Arduradun horrek komisio bat ordaindu zion “De Miguelen sareari” Miñaoko parkea bigarren aldiz haunditzeko proiektuaren kudeaketa, bere enpresari, STOAri, esleitzearen truke. “De Miguel auziaren” salatzaileak uko egin zion STOA azpikontratatzeari parkearen lehenengo handitzea kudeatzeko. Hori dela eta, sare ustelak parkearen bigarren handitzearen lehiaketa publikotik kanpo utzi zuen salatzailea eta nahieran esleitu zion STOAri parkearen bigarren haunditzea. Orain parkearen beste haunditze bat jarri da martxan eta horren kudeaketarako beste lehiaketa bat egin beharrean, STOAri egindako nahierazko esleipena aktibatu dute enpresa horren jabe eta arduraduna jarrai dezan teknologia-parkearen ordezkaria eta kobratzailea izaten. Axola gabe udaleko gobernu-taldea, dena legala omen, nahiz eta 12 urteko kartzela zigorrari aurre egiten ari zaion hainbat deliturengatik, udalari atea jo dion horrek, nahieran esleitu zioten kontratu hura medio.
Gasteizko udalaren egungo gobernu taldeari axola diona ordea, dinamika baten izena da, #okupaTUgasteiz hain zuzen ere. Azal oso fina behar du izan Gorka Urtaranen PNV alderdiak izen soil bategatik bere eskura dituen traba burokratiko denak martxan jartzeko. Arduratzekoa bada behintzat.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!