Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XXI | Utopiak okupatuz
Okupazioaren hiriburua bihurtu da Gasteiz. Azken urteetan okupazioaren aldeko mugimendu indartsua loratu da Arabako hirian. Espresio ugari izan ditu okupazioaren udaberri honek: Errekaleor Bizirik!, Arkillos 10, berriki Alde Zaharrean okupatutako hiru eraikinak, Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES)… Eta nola ez, 29 urte bete dituen Gasteizko Gaztetxea.
Gasteizko alde zaharreko okupazio berria hurbiletik ezagutzeko, eta etxebizitza eskubidearen zein gazteon emantzipazioaren inguruan hausnartzeko, Hala Bediko estudioetara etorri ziren eraikin hauek berreskuratu dituen Gazte Emantzipaziorako Sarearen kideak.
Bide batez, Gasteizen bizi den okupazioaren loraldia probestuz, okupazioaren mugimenduko hastapenetara hurbildu ginen. Horretarako hastapen horietan Europan bizi izan ziren hiru esperientzia desberdin ekarri genituen gurera: Ingalaterrako squatter mugimendua, Holandako provoak eta krakerrak eta, azkenik, harreman eredu berriak eraiki nahi zituen Kommune 1.
http://halabedi.eus/2017/05/09/ges-gazte-emantzipaziorako-sarea-okupazioa-etxebizitza-eskubidea-bermatzeko-tresna-eraginkorrena-da/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!