Zergatik zuek ez?
Arropa Garbia Kanpainari esker jakin izan dut Decathlonek eta Espainiako Tendam taldeak (Women’secret, Cortefiel, Springfield eta Pedro del Hierro) ez dutela sinatu Ehungintza Industriaren Osasunerako eta Segurtasunerako Nazioarteko Akordioa, beren jantziak Bangladeshen eta Pakistanen ekoizten dituzten arren.
2013ko apirilaren 24an, duela 11 urte, Bangladeshko Rana Plaza eraikina erori zen; bertan, 1.138 pertsona hil eta 2.000 baino gehiago zauritu ziren. Bost fabrikak nazioarteko marka ugarirentzako arropa ekoizten zuten.
Kezkatuta eta deseingainatuta nago, lan eta giza eskubideak oso garrantzitsuak direla uste dudalako. Nazioarteko Akordioa da jantzigintzako langileak babesten dituen akordio lotesle bakarra: langileei eta sindikatuei lanpostu seguru eta osasungarri baterako eskubideei buruzko informazioa ematen die, segurtasunari buruzko prestakuntza ezartzen du, kexak aurkezteko aukera ematen du, eta segurtasun neurriak betetzera zein aldizkako ikuskapen independenteak antolatzera behartzen du.
Erosten ditugun produktuak segurtasunez eta giza eskubideak errespetatuz egiten direla bermatzeko gaitasuna eta erantzukizuna duzue. Ez dugu Rana Plaza bezalako istripu bat errepikatzerik nahi. Decathlon, Women’secret, Pedro del Hierro, Springfield eta Cortefiel: 200 enpresak baino gehiagok sinatu dute dagoeneko. Zergatik zuek ez?
Arropa Garbia Kanpainaren Webgunea: https://ropalimpia.org/noticias/unete-a-la-ola-de-reclamaciones-rana-plaza-2024/
Maider Arnaiz Igartua
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!