Gasteizek konpostatzea eskatzen du
5 urte atzera begira, ezinezkoa zirudien Gasteizko hirian konpostera komunitarioak udal hondakin zerbitzuaren barne inplementatzea baina nahiz eta ibilbidea oztopoz beteta aurkitu, gazteiztarren eskaera gero eta handiagoa da.
Itxuraz, badoa gizarteratzen hondakin organikoaren kudeaketaren partaide izan nahi duten pertsonak eta familiak. Orainarte eskola eta eremu askotan (baratz ekologikoak, EHU, auzokide erkidegoak…), martxan daude dinamika pila bat (gehienak helburu pedagogiko eta laguntza gabe sortuak) baina hiritar bezala Gasteizko hirian, ez dugu izan aukera gure hondakin organikoak konpost bihurtzeko behar diren instalakuntzak izatea.
Errealitate honi aurre egiteko, udalak orain dela urte bete Salburua auzoan eraiki zuen lehenengo konpostagunea eta gaur egun, Zabalgana, Lakuan eta beste auzo batzuetan, ate joka ari dira eskubide berbera eskatzen.
Ez dago eztabaidarik, gure hondakinen %50 osatzen duten materia organikoaren kudeaketak, aldaketak behar dituela eta aldaketan horren beharrean, konpostera komunitarioen aukera ezin hobeagoa da, auzo bakoitzean masa kritiko minimo bat egoten bada (30 familia).
Salburuako konposterak, ekainean urte bete beteko du eta hasieran zeuden zalantza guztiak denborak desagertarazi ditu. Instalakuntza hauen kritikak beti usaina eta animalien presentziarekin lotuak joan dira (xaguak, euliak…) eta argi geratu da, erabilera eta jarraipen on bat egin ezkero, susmo guztiak aireak eramaten dituela. Salburuako gunea, auzoko egituran guztiz barneratua dago jada eta gero eta pertsona gehiago dira bertara hurbiltzen direnak informazio eta parte-hartzeko asmoz (dagoeneko bigarren kospostagune bat sortzeko itxaroten daude).
Oraindikan ez da lortu lehenengo konpost lotea sortzea eta partaideen artean banatzea, baina laister ikusi ahal izango da prozesu guzti honen emaitzak. Hondakin kudeaketari zortzen dizkion onuraz gain (kamio gutxiago, erregai gutxiago, zabortegira hondakin kopuru gutxiago….), hiritar bezala ditugun betebehar eta ardurak sustatzeaz gain, auzoko elkarkidetzan sortzen dituen onurak eztabaida ezinak dira.
Hori horrela izanda eta beste lurralde batzuetan izandako harrera ikusita, ulertezina deritzogu Eusko Jaurlaritzak araudien bitartez eta udalak aurrekontuen bitartez, sistema honi trabak jartzen jarraitzea. Osasun eskaera bermatuak izanda eta Gasteizko nekazaritzako elikagaien potentziala duen lurzoru kopurua ikusita, ekonomia zirkularrari bultzada itzela emateko aukera galtzen gabiltza.
Konpostajea materia organikoaren kudeaketaren osagarri gisa bultzatzeko unea da. Horretarako, beharrezkoa da aurrekontu nahikoa izatea, hiriko auzo bakoitzean komunitateko konpostaje-gune bat instalatzeko aukera bermatuta izateko. Gaur egun dagoen udal kontratua (2019-2023 Vermican enpresarekin) 2023 amaieran amaitzen da eta bertan 5 konpostagune gehienez aurreikusten ziren. Hurrengo kontratuari begira, gutxieneko hori 30 konpostagunera igotzera eskatzen dugu, hiritar guztiek eskubide eta aukera berdinak bermatzeko ahalmena behintzat izateko.
Amaitzeko, eskerrak eman orainarte konpostaje sistema zabaltzen aritu diren pertsona guztiei eta oraindikan animatu ez zaretenoi, aurrera pauso ematera gonbidatzen zaituztegu. Parte hartu nahi izanez gero, udalaren “Konpostajez atsegin dut” programan izena eman eta lurraldearekiko egin dezakegun ekintzen artean, hau ere gehitu ahalko duzu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!