Kontrapas: 3.Lagina: HipHop Samples (Musika)
Kontrapas irratsaioaren 2.denboraldia goazen gure 2 ordu hauetan musika eta zinemaz gozatzera. Aste honetan sampleo kontzeptuaz hitz egiten egon gara. Horretarako Hip Hop abesti batzuk entzun ditugu eta abesti hauek erabilitako sampleotaz aritu gara.
2. Denboraldiko 3. programa honetan sampleo kontzeptuaz hitz egin dugu. Horretarako Hip Hop artista batzuk ekarri ditugu gurera.
Erritmoa hartzeko, gaur entzun ditugun taldeak hauek izan dira:
TRAKLIST
Queen Latifah ++ U.N.I.T.Y/ U.N.I.T.Y (1993)
Ivy Sole ++ Dream Girl / Eden (2016)
Nas ++ New World / Nastradamus (1999)
Souls of Mischief ++ 93’Til Infinity/ 93’Til Infinity (1993)
The Pharcyde ++ Runnin’ / Labcabincalifornia (1995)
Bukatzeko astero moduan irratsaioaren gomendio pertsonala izan dugu, Antton eta Julenen eskutik:
Los Chikos del Maiz ++ Los hijos de Ivan Drago / Pasion de talibanes (2011)
T-Rex ++ Children of Revolution / Great Hits (1972)
Aste honetan rap abesti ezberdinak erabilitako sampleoak entzuteko Spotify Playlist esteka: Life is Sampled
Honetaz aparte, irratsaioan zehar Hip Hop abesti ezberdinetan erabilitako sampleoak zeintzuk diren bilatzeko hurrengo webgunea eskuragarri uzten dizuegu: WhoSampled.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!