Santiago Abascal Gasteizen izango da larunbatean eta protestara deitu dute
VOX alderdiaren burua Gasteizen izango dela eta, dei egin dute protestara, eta ekitaldia hartuko duen hotelera deitu eta «bertan behera utzi dezaten» exijitzera. «Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista» lelopean deitu dute protesta.
