Gorka Menendez (Siria): «Israelek edozer gauza egingo du estatu islamikoari laguntzeko, baita Estatu Batuarrek ere»
10 urte daramatza Siriako gerrak guztiz egonkortu gabe. Iragan astean Aleppo hartu zuten matxinoek, Siriako bigarren hiri handiena. Jarraian, hegoaldera egin, eta Aleppo eta Damasko artean dagoen Hama hiria hartu zuten. Bart HTS koalizio islamistako matxinoek Bashar al-Assaden erregimena mendean hartu zuten.
