Lau talde Gasteizko Txosnen Banda Lehiaketaren finalean izango dira

GasteizkoTxosnak banda lehiaketaren finalera iritsi dira jada lau talde finalista: Mildeo, Markes Iraizoz, Estoldetan eta Páte de Rata.

Israel hemen ere hasten da

Estherrekin hitz egiten dugu, Palestinarekin Elkartasunako kidea, kolektiboak aurkeztu duen fanzinearen inguruan.

[Argazki galeria] Gasteizek “Puzzlea osatu arte!” dinamika hartu du: herriz herri konponbidearen piezak biltzen

Atzo, maiatzaren 18an, larunbata, Gasteiz izan zen Sare mugimenduak antolatutako “Puzzlea osatu arte!” ekimenaren baitako mobilizazio baten eszenatokia.

[Argazki galeria] Markiegi eta Estatuaren biktima guztien aitortza eskatu dute

Aste honetan bete dira 50 urte Guardia Zibilak Iñaki Garai Blanca Salegi eta Jesus Maria Markiegi “Motriko” hil zutenetik Gernikan. Zentzu horretan, larunbat honetan Egiari Zorrek ekitaldi bat egin du Brulleria Plazan egia eta aitortza eskatzeko Markiegiren kasuan.

Gasteizko Hirigintza Saila eta gardentasuna: urtebete eskaera ofizialei erantzunik eman gabe

ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi ditu sailak erantzun gabe.

Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo Saileko iturri batek ARGIAri azaldu dioenaren arabera auzitan daude. Beste biak etxebizitza turistiko gisa esplotatzeko baimenik ez du, baina alokairuan ditu.

PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea. Antépara PPko kide esanguratsua da, besteak beste zinegotzia da Gasteizko Udalean eta EAEko PPko buru Javier de Andrésen hurbilekoa.

Bat inon loturik deino ez gara libre izango

Jesus Maria Markiegi “Motriko”, 50 urte

Gaur duela 50 urte Guardia Zibilak Jesus Maria Markiegi Aiastui Motriko hil zuen. 20 urte besterik ez zituen, baina arrasto sakona utzi zuen Gasteizko bizitza politiko zein kulturalean.

Euskaraldia: Hizkuntza ohiturak aldatzea da premisa

Oskar García de Bikuñak kontatu dizkigu aurtengo Euskaraldiaren nondik norakoak, laugarren edizio honen atarian.

Iñigo Leza (Euskal Herria Bizirik): «Lurra defendatzea da gure alternatiba bakarra, ez dago sistema kapitalista hau salbatzerik»

«Lurraren defentsa antolatzeko» kanpaldia egingo du Euskal Herria Bizirik-ek 16tik 18ra Donemiglianan. Elkar ezagutza eta lurraren ezagutza bera egongo dira erdigunean.

Trebiñutik deia Bilboko kaleak betetzeko ekainaren 7an

Igande honetan ospatu zen Arabako “Herri Libre Bat” eguna Argantzonen. Bertan Gure Eskuk
deia egin zuen ekainaren 7an deitutako manifestazioan parte hartzeko.

«Ezin da hitz egin disidentziak babesten dituen polizia mota baten inguruan»

Donostiako Txago kolektiboarekin hitz egin dugu, 2024ko Karrikaratuz txostena aurkeztu duten honetan. Bortizkeriaren desnaturalizazioaz eta pertsona ororen defentsari buruz aritu gara.

[Hala Bideo] Erresidentziak borrokan!!

Arabako egoitzetako langileen ordezkariek ordu luzez etengabe lan egin behar dutela, plantilla eskasa dutela eta soldatek ez dutela lanaren karga estaltzen azaldu dute. Egoera honetan, hitzarmen duin bat eta zaintza-ratio egoki bat eskatzeko mobilizazioak abiatu dituzte. 

Archives by Month:

Archives by Subject: