Atzoko protestan jasandako poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela «giro lasaian» egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako errelatoak «gezurtatu» dituzte baita eragileek.

Cargas y detenidos en la acampada de GKS y el Sindicato de Vivienda por el fin de la prohibición de participar en las txosnas

[Hala Bideo] Pilar Revilla eta Begoña Oleagak Rafah Martxaren deportazioari buruz hitz egin dute

Elkarrizketa egin diegu Pilar Revilla eta Begoña Oleagari. Bi emakume hauek Egiptora joan ziren duela gutxi Rafahko martxan parte hartzera, eta, gainerako laguntzaileak bezala, deportatuak izan ziren. Orain, beraien esperientzia gordina eta gertakarien xehetasunak gurekin partekatu.

Langile bat hil da Gasteizen, teilatu bat konpontzen ari zela erorita

Uztailaren 15ean hil zen langilea Mendigurenen eta gaur jakinarazi du ELA sindikatuak. Eraikin bateko estalkiaren konponketa lanetan zebilela, estalkia apurtu eta altueratik erorita hil da langilea.

Detenido un joven de 18 años por herir e insultar a una mujer en Gasteiz

La agresión machista tuvo lugar en la Calle Eduardo Dato el domingo por la mañana. La mujer presentaba varias heridas.

Tubos Reunidosek «milioi askoko irabaziak» izan dituen arren, Amurrioko lantegian ABEE bat ezarri nahi duela salatu du ESK sindikatuak

ESK sindikatuak salatu du, «azken urteetako produkzio egoerarik onenean» ezarri nahi duela aldi baterako enplegu-erregulazio berria Tubos Reunidos enpresak Amurrioko lantegian. 2020tik ezartzen duten seigarren ABEEa da, eta oraingoan gainera, langileen langabezia prestazioak erabili dituzte «finantzaketa publiko eta behartua» jasotzeko ESK-k seinalatu duenez.

Gasteizko lorezainek Jaurlaritzaren proposamena baztertu dute

ELA, ESK eta LAB sindikatuek ez dute uste Jaurlaritzak eskainitako soldaten hobekuntza nahikoa denik. Atzo Enviser enpresarekin eta Jaurlaritzako Lan Saileko arduradunekin bildu ziren berriz ere langileak. Jaurlaritzak adierazi du ez duela bestelako proposamenik aurkeztuko.

«The Champions Burger» enpresa «langileak ahalik eta gehien estutzen» saiatuko dela salatu du LASek

«The Champions Burger» Gorbeia zentro komertzialean da pasa den uztailaren 3tik, eta bertan izango da hilaren 13ra arte. Gasteizko Laneko Autodefentsa Saretik (LAS), bertan lan egingo duten langileen miseriazko baldintzak salatu dituzte.

Arabako Foru Aldundiak aurretiko baimena eman dio Larragorriko zentral eolikoari

Eusko Jaurlaritzak martxoan emandako pausuei jarraiki, Arabako Foru Aldundiko Deskarbonizazio zuzendariak aurretiko baimena eman dio Green Capital Energy enpresak Larragorri mendian eraiki nahi duen zentral eolikoari. Laudio, Amurrioko eta Orozkoko Udalek izango dute orain azken hitza.

[Hala Bideo] Zaharraz Harroko Palestinarekiko elkartasun egunaren laburpena

BDZk eta Palestinarekin Elkartasuna Plataformak antolatutako ekimenak 18:00etatik 21:00etara bitartean garatu zen, eta nazioarteko elkartasunaren inguruko gogoeta eta kohesioa sustatzeko diseinatutako programa anitza eskaini zuen.

[Hala bideo/Argazki galeria] Andagoya tabernari agur hunkigarria, 43 urteko historiaren ostean

Gasteizek agur esan zion joan den ostiralean, ekainak 13, bere bizitza sozialaren ikono bat izan den Andagoya Tabernari, 43 urtez etengabe zabalik egon ostean behin betiko itxi baitzituen ateak. Agurreko eguna, emozioz eta bezero nahiz lagunen maitasunez betea, Orbaineko kideek tabernaraino joan baitziren bere jabeei, Poperi eta Pili-ri, opari esanguratsu bat emateko.

[Argazki galeria] Denuncian los intentos privatizadores en el IFBS

Ayer se concentraron por segunda vez las trabajadoras del Instituto Foral de Bienestar Social (IFBS) para denunciar los intentos privatizadores de la dirección.

Irrati uhinak haratago! Hala Bedi, zure espazioa!

Beti amestu al duzu zure ahotsa irrati bidez entzutearekin? Ideiak, musika, iritziak… gure espazioa zure espazioa izan daiteke!

Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta «irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz», Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.

Archives by Month:

Archives by Subject: