Hiketan: 1×11 | Ukrainako gatazkaren jatorriak
Gaurkoan, Ander Aranburu, nazioarteko analista eta Geopolitikaz ikerketa-taldeko kidea, gurean izan dinagu Ukrainako gatazkaren jatorriak aztertzeko. Bestalde, argitaratu berri duten liburuari buruz mintzatu zaigun.
Zer dun Ukraina? Zer harreman din Errusiarekin? Beti izan al dun hain gatazkatasua?
Galdera horiek erantzuteko asmoz, Ander Aranburu etorri dun gurera. Ander Geopolitikaz ikerketa-taldeko ikerlaria dun, eta nazioarteko gatazkei buruzko liburu bat argitaratu berri din.
XIX. mendetik hasiko gaitun: noiz hasi hitunan ukrainarrak ukrainar sentitzen? Zer gertatu hunan Urriko Iraultzan? Eta Bigarren Mundu Gerran?
Kontakizun ofizialetatik harago, errusofobiarik gabeko historia ekarri zigun Anderrek. Zer gertatu hunan jakin nahi? Entzun ezan, ba!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!