Asimilazioaren eta indar errepresiboen aurkako mobilizazioa
Ikurrinak, oihal gorriak eta amnistiaren aldeko banderak soinean, Aske Antolakundeak manifestazio bat egin du gaur Gasteizen. Asimilazioaren eta indar errepresiboen aurka mobilizatu dira gaur, urriak 12, “hispanitatearen egunean”.
Pasa den astean Aske Antolakundeko kideekin hitz egin genuen. Orduan iragarri ziguten urriaren 12rako mobilizazioa egingo zutela Gasteizen, “Asimilazioa borrokatu, indar errepresiboak suntsitu” lemapean. Antolakundeak salatu zuen “Hispanitatearen Eguna Espainiar Estatuak inposatutako jai arrotza dela, eta kolonialismoa, okupazio militarra eta zapalkuntza nazionala aldarrikatzeko baliatzen duela”. Salatu dutenez, egun horrek “asimilazio prozesua sakontzen du”, eta indar errepresiboek batasun nazionala eta klase dominazioa bermatzen dituzte, askapen nazional eta sozialaren aldekoak jazartzeko tresna gisa.
Aske Antolakundeak azken asteotako errepresio kasuak salatu zituen, tartean Baionako ikasle bati gendarmeei euskaraz egiteagatik emandako jipoiarena. Errepresioa asimilazio eta zapalkuntza nazional zein sozialaren barruan ulertu behar dela defendatu dute, eta Euskal Herri Langilearen antolakuntza prozesuan sakontzearen beharra azpimarratu dute. Amnistia justizia Euskal Herri Langileen esku jartzeko tresna” gisa ulertzen dute. Bukatzeko, Euskal Herriaren askatasuna Euskal estatu independente eta sozialista baten baitan egikaritu nahi dutela azpimarratu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!











