La Juaniko pisu bat desalojatu dute udaltzainek eta ertzainek elkarlanean
La Juaniren atean hiru txerritxo marraztuta daude, baina oraingoan ez da otsorik agertu. Poliziak etorri dira desalojoa gauzatzera. Poliziek bigarren pisua hustu duten arren, garaipen zantsuekin bukatu den desalojoa izan da. Izan ere, La Juanik, Judimendin jarraituko du.
Elkartasun adierazpen ederra jaso du La Juani bloke okupatuak gaur goizean. Elkarretaratzea egiteko deia goizeko hamaiketan egina zegoen arren, jendea lehenagotik zegoen bertan. Gaueko ordu bata aldera poliziak Juan II kalea itxi du eta inguruan egon dira udaltzain eta ertzainak desalojoa gauzatzeko zain.
Hamaiketatik aurrera gero eta jende gehiago hurbiltzen joan da, momentu horretan udaltzainek Los Herran kalea itxi dute trafikoarentzat. La Juaniko pisu baten desalojoa programatuta zegoen 12:00etarako. Eta horrela egin dute. Udaltzainak ezkutuekin beraien burua babestuz blokera sartu dira eta etxegabetzea gauzatu dute.
Desalojatutako pisua bigarren solairukoa da, solairu bakoitzak desalojo prozesu independentea du, eta horregatik goizekoa ez da eraikin osoaren desalojoa izan. Ez da eraikin honetan gauzatzen den lehenengo desalojoa, 2022. urtean, lehen solairua hustu zuten.
Hamaika pertsona gerturatu dira hamaika aldarriz. Okupazioaren defentsak hartu du zentralitatea baina etxebizitzaren espekulazioaren eta indar polizien aurkako mezuek ere indarra izan dute. Komitiba judiziala 12:30ak aldera sartu da udaltzainekin batera eraikinera. Egin beharrak egin ondoren atzera egin eta udaltzain zein ertzainak joan egin dira. Une horretan jendea blokera hurbildu da eta lehioetatik, ukabila altsatuta, etxebizitzako bizilagunak azaldu dira. Elkartuta zeudenek La Juaniren aldeko aldarriak oihukatu dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
















