Gasteizko Txosnetako kontzertuak ia-ia definituta geratu dira
Aurten abuztuaren 2an irekiko da Txosnagunea eta ostegun honetan aurkeztuko du behin-betiko kartela.
Gero eta gutxiago falta da abuztuaren 2a iristeko. Bai, abuztuaren 2an, ostiralean, irekiko dira aurten Gasteizko Txosnak, Zeledon jaitsi baino 48 ordu lehenago. Beraz, zortzi gau ezberdinetan egongo da irekita txosnagunea eta behin betiko egitaraua aurrerago emango dute jakitera.
Sareetan azaldu dutenez, aurten ere jai herrikoi, euskaldun eta parekideen aldeko apostuan berretsi dira kolektibo ezberdinak.
Zentzu honetan, txosnagunean egongo diren kontzertuak iragartzen hasi dira jada antolakuntzatik. Besteak beste, Banda Lehiaketa irabazi zuen Tara taldea egongo da kanpusean kokatuta egongo den gunean eta nazioartetik ere talde ezberdinak hurbilduko dira Gasteizera, The Baboon Show eta Mafalda, kasu.
Hauek dira orain arte kofnirmatutako taldeak: Dupla, Tribade, Su ta Gar, Kaleko Urdangak, Skabidean & The Black Birds, DJ perez troika Sobiet, Tara, Mafalda, DJ Komando Klitorix, The Baboon Show, DJ Elepunto, Trikoma, Nerabe, Esne Beltza, Aiaraldeko sound system, KOP, Aldakabn Beltz, Irrien Lagunak, Gorpuzkingz, Garilak 26, Nafarroa 1512, DJ Malandro eta Anita Parker.
Data zehatzak datozen astean emango dituzte jakitera antolakuntzako kideek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!