“Arabar Errioxako zerbitzu publikoak” -Itxaso Compañon-
Zonaldeak guztiak ezagutu gabe, imaginatzen dut gure Arabako Errioxan gertatzen dena ere errepikatu egiten dela beste leku batzuetan.
Herri txikiak dira, bizitzeko atseginak, politak… Baina husten ari direnak.
Nekazariak gara gehienak, eta geratzen diren gazteak ere, baina gero eta lan gehiago egin behar da bizirauteko eta hauetako asko kanpora joaten dira. Herri txikietan geratzen garenok, zerbitzu duinak nahi ditugu, ez gara hiriekin parekatu nahi, baino zerbitzu minimoak gutxienez bai. Baina zerbitzu publikoak murrizten doaz.
Lantziegon, medikuaren kontsulta adibidez, aste osokoa zen orain dela gutxi arte. Egun batzuetan ondoko herrietara joaten ziren, baina orain, aste bukaeretako medikua kendu egin dute, eta astean bitan beste ondoko herrietara joaten jarraitzen dute.
Herria zahartzen ari da, oso jende heldua bizi da eta beraientzat garrantzitsua da konsulta bertan edukitzea. Bai beraientzat eta bai beste guztientzat, ume gazte edo helduentzat osasun zentroa garrantzitsua da benetan.
Baino eskerrak gure herri txiki eta nekazariz betetako Lantziegori, abiadura azkarreko internet konexioa jarriko digutela. Horrela, medikuaren aholkua behar dugunean, Googleri galdetuko diogu.
Itxaso Compañon
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!