ZAHARRAK BERRIn arte japoniarra: Namban estiloa
Aste honetan arte japoniarra da gure irratsaioaren ardatza. Baina ez edozein arte, Namban estilokoa baizik. Japoniako artearen historiaren barruan 1580 eta 1630 urte bitartean garatzen den estilo artistiko bat da eta europarrak Japoniara iritsi ziren garaikoa da. Estilo honen izenak, alegia Namban izenak, “hegoaldeko barbaroen artea” esan nahi du. Eta izenak azaltzen duen bezala, artista japoniarrek europan komerzializatzeko egindako artelanak dira, beraz, bi kulturen arteko hibrido bat dela esan genezake, japoniar estetika gustu europearretara moldatzen delako. Mundua eta estetika ulertzeko bi era hoien nahasketatik jaioko zen Namban estiloko artea. Japoniar artean pisu haundia duten elementuak agertzen dira (krisantemoak, landare igokariak, mandarinoak, etab), japoniar lakaz (urushi teknika) eginak daude, baina europarren oso gustoko zen horror vacui batekin tratatuak eta madreperla ugarirekin.
Hemen Euskal Herrian baditugu estilo honetako zenbait artelan, bilduma pribatu eta publikoetan. Bilboko Arte Ederren Museoan, Iru
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!