Kontserba lata
Konfuziok ikasleak bildu zituen, eta esan: Erresuman dena zen nahasmendua. Basoa edalontzi bihurtu zen, eta euria, ardo. Orbela mozkortu egin zen eta txahala bota zuen, humus. Humusa, zizare; zizare, ziza; ziza, saski. Eta saskia otarrearekin haserretu zen. Haserrea adargai bihurtu zen, eta enbor hartatik barrearen ezpalak sortu ziren.
Barrea paiazo tragiko bat zen, eta haren malkoa, ispilua. Milaka zatitan lehertu zen haren laino lausoa eta milaka bakoitzean begi parea, adi, idi. Eta begiak itxita zituen buztarri bakarra ilargiarena zen. Kulunka egiten zuen haren gainean norbaiten patuak. Herioak segarekin legez, arrantza egiten zuen etorkizun betierekoak. Amuarrainak heldu zion amuari. Eta amuak, damuari. Ez bata ez bestea ez ziren damutu ez damutzeagatik, eta damutzeari ekin zioten.
Damuak otoitza errezitatu zuen, Gure Damu zeruetan zarana, eta ekaitza ekarri. Ostotsa isila zen, eta zerugaina zoroleku; tximista bat, Napoleon, eta hurrengoa, Doraemon edo Viki vikingoa. Eta barealdiaren ostean, apostoluak, kalizetik edanean. Judas despistatuarena egiten. “Ez dok hamahiru”, bota zuen kuadrillako euskaldunak. Santo Tomas, agian. Asunetan egin zuten akelarrea. Pekatua, bedeinkapenarekin. Eta horrela, bedeinkapena bula. Buleria, trikitixa, inpernuko hauspoa.
Hauspoa, errota; errota, irin; irina, ogi; ogia, sabel bete; sabel betea, Santxo panza. On Kixote, emozio; maitasuna, itsuaurreko; itsuaurrekoa, semaforo; semaforoa, kaosa. Unibertsoa, ordenadore kuantikoa. Jainkoa, analfabeto teknologikoa; begibakarra, unikornio; unikornio, izarren hautsa. Mikel laboa, Eskorbuto. Legebiltzarra, Gora Marijaia; Marijaia, Zeledon; Zeledon, okupa; okupak, errenteroak; errenta, aitorpena; aitorpena, Hertzainak; ertzainak, manifestari; manifestaria, FOAM bala, FOAM bala barrabil…
Konfuziok ikasleei galdetu zien: nork nahi du sardina zaharra izan? Eta kontserba latak altxatu zuen tapa.
Kontserbadurismoaren ikasgaia: Latako olioak gezurra egia mozorroarekin janzten du!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
