Martxan da txosnak Euskal Herriko ondasun immaterial izendatzeko sinadura bilketa
Jai herrikoiak antolatzea geroz eta zailagoa den honetan, txosnen bizirautea kolokan da. Larrialdi egoerari aurre egiteko txosnak Euskal Herriko ondasun immaterial izendatzeko prozesua abiatu dute. "Imajinatzen al duzu txosnarik gabeko jairik?"
Pasa den maiatzaren 31 aurkeztu zuten Bilbon txosnak babesteko ekimena. Zapi eta bandera arrosez bete zuten Miribillako auzoa jai batzorde eta txosna ezberdinetako kideek, Naizen irakurri daitekeenez, 900 eragileren ordezkariek parte hartu zuten ostiraleko ekimen jendetsuan.
Soilik “edari” izatetik urrun, txosnak “jai herrikoien bihotza eta gure nortasun kolektiboaren isla” direla adierazi dute txosnen babesean zabaldutako irakurketan. Txosnen motorra den lan boluntarioa goraipatu dute, azpimarratuz txosnak herriari irekitako “adin guztietako herritarrak batzeko espazio aske eta parte-hartzailea” direla.
Txosnen bitartez “gure tradizioak” bizirik mantendu, “kultura sustatu” eta “komunitatea indartzen” dutela diote babesleek. Izan ere ospatzeaz gain, txosnak proiektu kultural eta sozial ugariren sostengu direla erakutsi nahi izan dute, “herritik sortzen dena herrira itzultzen dela” baieztatuz.
Festarako aukera baino “askoz gehiago” direla azpimarratu dute. “Txosnak erreminta politiko, sozial eta kulturalak dira. Gure ahotsa dira.”
Jai herrikoien bihotzean kokatzen diren txosnak defendatzeko deialdia luzatu zuten horrela pasa den maiatzaren 31an 900 eragilek, bide honetan “ondasun immaterial izendatzeko babes zabala” jaso nahi dutela adierazi dute, horretarako ekimenarekin bat egiteko sinadurak eskatu dituzte.
Sinatzeko eta ekimenarekin bat egiteko aukera hurrengo esteka jarraituta:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
