Grebara jo dute soinu teknikariek
EAEko ikuskizun eta ekitaldietako langileek grebara jo dute gaur, lan baldintza duinak eskatzeko. Gasteizen, 18:00etan mobilizatuko dira, Batbatean jaialdiaren hasieran.
Gaur, EAEko ikuskizun eta ekitaldietako langileek grebara jo dute. Teknikariok, ESK, LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek greba deialdia egin dute, EUKI patronalaren “immobilismoa” salatzeko. “Greba historiko” honetan, langileek hitzarmen kolektiboaren negoziazioa desblokeatzea eta lan baldintza duinak aldarrikatuko dituzte.
Azaldu dutenez, lan hitzarmen baten alde “negoziazio hutsaletan” aritu dira azken bi urteetan, eta prekarietateak zein oinarrizko lan eskubideen urraketek bere horretan jarraitzen dute. Duela hiru hilabete eman zuten egoeraren berri, eta ordutik, EUKI patronalak ez dio negoziazioari berriro ekin nahi izan.
Patronalak langileek familia kontziliazioari eta kontziliazio pertsonalari uko egitea nahi duela salatu dute. “Beren jarduera eroso eta malgutasunez maneiatu nahi dute, edozein langilek bere bizitza (eta ingurukoena) ahalik eta gutxien antola dezan eta enpresaren eskura egon dadin”, adierazi dute.
Horren guztiaren aurrean, mobilizazio fase berri bat iragarri dute sindikatuek. “Sektoreko langileok eskubide duinak bermatuko dituen hitzarmen kolektibo bat nahi dugu; ez patronalaren gehiegikerietarako orri zuri bat”. Bide horretan, gaur greba eguna dago deituta EAEn. Deitutako ekitaldi, emanaldi eta ikuskizunak gelditzeko deia egin dute langileek, baita ekimen horietara ez bertaratzekoa ere.
Gasteizen, 18:00etan dago deituta mobilizazioa, Batbatean jaialdiaren hasieran. Festibalak, bere aldetik, ordubetez geldituko du jarduna, teknikariekin elkartasunez. Jaialdiko antolatzaileek azaldu dutenez, “lehen pertsonan ezagutzen duten egoera” da ikuskizun eta ekitaldietako langileek bizi dutena, eta horregatik, kontzertuen etenaldia egingo dute 21:00etatik 22:00etara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
