La Juaniko pisu bat desalojatu dute udaltzainek eta ertzainek elkarlanean
La Juaniren atean hiru txerritxo marraztuta daude, baina oraingoan ez da otsorik agertu. Poliziak etorri dira desalojoa gauzatzera. Poliziek bigarren pisua hustu duten arren, garaipen zantsuekin bukatu den desalojoa izan da. Izan ere, La Juanik, Judimendin jarraituko du.
