Ioritz Iglesias (ANkerkeriari STOP!): “Estatu barruan dagoen faxismo horri noizean behin gustatzen zaio era gordin batean adieraztea”
Aurreko astean jakin genuen Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarrek 8 urteko espetxe zigorren eskaera fiskalari aurre egin beharko diotela Audientzia Nazionalean hilabete honetan.
Epaiketa horren inguruan hitz egiteko Ioritz Iglesias, Ankerkeriari stop plataformako kidea eta Aitor Zelaiaren laguna izan dugu Hala Bediko estudioetan.