Soraluzeko erailketa matxistaren aurkako kazerola hotsak Arabako balkoietan
Astelehenean Soraluzen jasotako erailketa matxista salatzeko balkoietara ateratzeko deia egin zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Astebete baino gutxiagoan eraildako hirugarren emakumea da Soraluzekoa. Aiaraldeko Mugimendu Feministak bideoa osatu du bart gaueko irudiekin “Toli, gogoan zaitugu” lelopean.
