LOREZAINAK BORROKAN
Azaroaren 11n Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak deitutako eta gainontzeko sindikatuen babesa duen grebarekin bat egiten du Lorezainak Borrokan elkarteak.
Etxebizitza ere lan-gatazka da: ez du ezertarako balio soldata igotzeak, higiezinen espekulazioak soldata hori erabat irensten badu. Batzuetan soldataz hitz egiten dugu nomina jasotzerakoan amaituko balitz bezala. Gero datoz alokairua, hipoteka, erosketak, elektrizitatea, garraioa. Negoziatzea hainbeste kostatu zen igoera hura faktura gutxi batzuetan desager daiteke. Eta etxebizitza jabe handietan eta inbertsio-funtsetan gero eta kontzentratuago dagoen negozio bihurtzen denean, lan egiteak ez du bizitza duina izatea bermatzen.
Gutako batzuek pisua partekatu behar dugu, bizitzeko aukera bat izateko gelak alokatuz, gure soldatak baxuak baitira oraindik, eta ez baitira iristen alokairuen prezioari aurre egiteko, higiezinen espekulazioaren ondorioz.
Inork ez luke aukeratu beharko alokairua ordaindu, hozkailua bete edo berogailua piztearen artean negu honetan, ezta baldintza eskasetan bizitzea ere. Arazo horrek familia asko astintzen ditu, eta gizarte gisa aurre egin behar diogu. Espekulaziorako salgai bihurtutako etxebizitzak eta etekin itzelak dituzten errentatzaileak daude; bitartean, pertsona asko gaude etxea galtzeko arriskuaren aurrean, beldurrez bizitzen.
Etxebizitza ez da espekulatzeko luxua, eskubide negoziaezina da, eta errespetatu egin behar da. Gasteizen, egoera are eta okerrago dago, funts putreen bidez etxebizitzak erosten baitira, izaera sozialeko etxebizitzak barne, bizilagunak kalera botaz, inolako gupidarik gabe. Pertsona ahulenak ez dira zaintzen, nahiz eta babesteko aterperik ez izan.
Etxebizitza langile klasearen aberastasuna lapurtzeko mekanismo nagusietako bat bihurtu da. Errentismoaren, higiezinen espekulazioaren eta etxebizitzak jabe handien eta inbertsio-funtsen esku pilatzearen ondorio, etxe bat izateko aukera gutxi batzuentzat gero eta negozio handiagoa da, populazioaren gehiengoarentzat gero eta behar eskuraezinagoa den bitartean.
Egoera horretara iritsi gara oker deituriko “gobernu progresista”ren 8 urte eta gero; izan ere, gobernu horrek ez du jendearen bizitza hobetu, ezta eskuin muturra gelditu ere. Higiezinen indarkeriaren eta etxegabetzeen ardura duen gobernua, Zabalganako bizilagunak kaleratu nahi dituen funtsen tankerakoek aurrera daramaten espekulazioaren erantzule dena eta baita bizitzaren garestitzearen arduradun. Langile klasearen arazoak konpontzeko gai izan ez den eta izango ez den gobernua.
Horregatik guztiagatik grebara deitzen dugu, eta borrokari denboran eustera, estatuan ateratzen den gobernuari begiratu gabe, arazoa ez baita kapitalismoa nork kudeatzen duen, arazoa sistema bera baita; borroka ez baita botoa ematea soilik, borroka egunero egin beharra dugu, ahalik eta gure bizi baldintzak aldatu eta hobetu nahi baditugu.
GORA LANGILEON BORROKA!!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
