• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Zaballako azken heriotza ikertzea eskatu du presoaren familiak

Zaballako azken heriotza ikertzea eskatu du presoaren familiak

 8 martxoa, 2023  through Alea.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Zaballako azken heriotza ikertzea eskatu du presoaren familiak sarreran

Salhaketa elkarteak mobilizazioa egin du Gasteizen, Zaballako kartzelan gertatutako azken heriotza salatzeko. Presoaren senideek jakitera eman dute gorpua Aljeriara eramateko baimenaren zain daudela eta auziaren prozeduran aurkeztuko direla. through Alea.eus

Zaballako azken heriotza ikertzea eskatu du presoaren familiak

Otsailaren 28an, gazte bat hilda aurkitu zuten Zaballako espetxean. Malek zuen izena, 22 urte zituen, 14 urterekin iritsi zen Aljeriatik Euskal Herrira, eta 2020ko irailetik zegoen preso. Aurreko kasu ugaritan ez bezala, Eusko Jaurlaritzak egunean bertan jakinarazi zuen heriotza: espetxeko langileek 08:00etan topatu zuten gorpua, zenbaketa egiteko ziegak ireki zituztenean.

Horrez gain, Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak prentsaurreko batean azaldu zuen presoa ez zegoela suizidioen prebentziorako programan —senideek aurrez ere bere buruaz beste egiten saiatu zela azaldu duten arren— eta ez zuela “biolentzia zantzurik”.

Astebete beranduago, eta azken egunetan Martuteneko kartzelan beste preso bat hil ostean, Salhaketa elkarteak elkarretaratzea antolatu du astearte honetan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, espetxean gertatutako bi heriotza horiek salatzeko, baita “euskal lurraldetan preso dauden pertsonek bizi duten egoera” kritikatzeko ere.

“Horrela, beren buruaz beste egitea irtenbide bakartzat jo dezakete”, ohartarazi du Ander Abascal Salhaketa elkartearen bozeramaileak. “Bi kasuetan, ez da aintzat hartu suizidioaren aurkako protokoloa. Eta akats hori larritasun handikoa eta atzera bueltarik gabekoa izan da. Kartzelako arazoaren izebergaren punta baino ez da”.

Ikerketa eta aberriratzea

Bestalde, hildako presoaren senide Zuriñe Rodriguezek jakitera eman du familia auziaren prozeduran aurkeztuko dela, iker dadin Malek “zer egoeratan zegoen” eta “espetxeak behar bezalako arduraz jokatu ote duen”. Gasteizko 3. Instrukzio Epaitegiaren esku dago auzia.

Senideek salatu dutenez, haiek izan ziren laguntza bila Justizia Sailarekin harremanetan jarri zirenak, “eta ez alderantziz”. Horrez gain, familiari “gorpuaren kargu egiteko oztopoak” jarri izana leporatu diote espetxeko zuzendaritzari. Eta beilatokian bizitakoa ere gogor kritikatu dute: Malek musulmana izan arren, beilatoki katoliko batera eraman zuten —Lauzurika, “hiriko garestiena”—; gainera, kalez jantzitako poliziak bertaratu zirela salatu du Rodriguezek.

Une honetan, gorpua Aljeriara eraman nahi dute, baina aberriratzeko prozesuan aurkitutako “arazo burokratikoak” salatu dituzte. Hala ere, pasaportea eta heriotza ziurtagiria zailtasunekin lortu eta entregatu ostean, Aljeriako kontsulatuaren baimenaren zain daude orain, hilotza lekualdatu ahal izateko.

Horretarako, 5.000 euro baino gehiago beharko dituztela aurreikusi dute, hileta gastuak 7.000 eurokoak izango diren bitartean. Gastuak guztira 12.000 eurotik gorakoak diren arren, Justizia Sailak 5.000 euro baino ez dizkie eman senideei, hainbat orduko negoziazioaren ostean.

 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Martxoaren 8an Arabako kale eta plazak hartzeko hamaika deialdi
Hizpidea | Martxoak 8 saio berezia →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT